Ir al contenido principal

Bizitzaren hasiera: Ernaldia

ERNALDIA 

Azter daitekeenez, gaur egun informaizo asko dago munduko gauza denei buruz, eta kasu honetan ernaldiari buruz, horretaz hitz egingo baitut nik. 

Zer da ernaldia?
Ernaldutako obulua, umetokian ezartzen denetik erditzeko unera arteko aldia dela esango nuke. Haurdunaldian, fetua amaren umetokiaren barruan hazteko eta garatzeko prozesu fisiologikoak gertatzen dira. Giza haurdunaldiak 40 aste inguru irauten du, azken hilekoaren lehen egunetik edota 38 aste ernaldu zenetik (gutxi gorabehera 9 hilabete).
Prozesu honen protagonista nagusiak, hozia, enbrioia eta umekia dira, faktore horiek ez bazeuden, ez zelako haurdunaldirik egongo. 
Horrekin batera, filogenesi bat sortzen da, hau da, espezie baten sorkuntza eta garapen bat.  

Hori aipatu ondoren, ernaldiak etapa batzuk dituela esan dezakegu, beraz, zeintzuk dira haurdunaldiko etapak?
Gizakien haurdunaldiak, 40 aste edota 280 egun irauten du eta 3 etapatan banatu ahal da; lehen hiruhilekoa, lehenengo astetik 12. astera doa, gehitzeko, lehen hiruilekoko zazpigarren astean, ontogenesia sortzen da; hau da, izaki bizidun baten sorkuntzaren eta garapenaren prozesua, gero, bigarren hiruhilekoa 13. astetik 27. astera eta azkenik, hirugarren hiruhilekoa 28. astetik, jaiotzara arte.

Haurdunaldiaren hiruilekoak:
- Lehenengo hiruilekoa (0-12 astera): Hormonak beraien lana egiten hasten dira, eta enbrioia emakumearen gorputzaren barruan garatzen hasten da, baita plazenta ere, oxigenoa eta nutrizioa emateko.  Hiruhileko honetan haurraren organo guztiak eratzen dira, eta horien artean bihotza, birikak, garuna eta bizkarrezur-muina nabarmentzen dira. Haurdunaldiaren 8. astetik aurrera, enbrioiari fetua dei diezaiokegu. 11. astetik aurrera, fetua  mugitzen hasten da amaren sabelaren barruan, baina amak ez ditu mugimendu horiek nabarituko.
Bigarren hiruilekoa (13. astetik 24.astera arte):  Umeak zentzumenak garatuzen ditu. Etapa honen amaieran umetxoaren hortzak osatuta daude, baita haren esku eta oinetako azazkalak ere. Une honetan, ekografia bat egin dezakezu, neska edo mutile den jakin ahal izateko. . Umearen mugimenduak amarentzat nabariak izango dira.
Hirugarren hiruilekoa (25.astetik 40.ra): Haurdunaldiaren amaiera da. Etapa honetan umetokiaren barruko fetuaren jarduera handitzen hasten da haurdunaldiak aurrera egin ahala. Kanpoko estimuluei erantzun diezaieke ostikada txiki batzuekin. Azken asteetan fetuaren organo guztiak helduak daude, eta orduan hasten da pisua irabazten eta horrek lagunduko dio gorputzeko tenperatura egokia mantentzen jaiotzen denean. Umetokian leku gutxi izateak deseroso sentiarazten du batzuetan. Haurdunaldiaren amaieran jaiotzeko posizioan jartzen da, burua pelbiserantz izanda. Erditzea edozein unetan ager daiteke 37. astetik aurrera.

Aipatutako dena ikusi eta gero, nabarmenezkoa iruditzen zait aipatzea, ernaldi batean talde obstrektiko bat egon behar dela laguntzeko, hau da, erizainak, emagina, anestesista eta ginekologoa egon behar dira:
- Obstetra: Prozesu osoa gainbegiratu eta zesarea behar duen konplikaziorik ez dagoela egiaztatzeaz arduratzen den medikua da. Ez da ernaldi guztian zergatik egon behar. 
-Emagina: Erditzearen aurrerapena baginako ukipenen eta fetu-monitoretzeen bidez kontrolatzen duena da, behar izanez gero tantaka hornitzen zaituena, eta normalean erditu ahal izateko aholkuak eta euskarriak ematen dizkiena. Erditze normal batean, bera da erantzule nagusia, eta medikuak
-Erizaintzako taldea: Oso garrantzitsua da erditze-gelan egotea, haiek laguntzen baitute zuri edo umetxoari edozein esku-hartze egin behar zaionean.
-Anestesista: Epidurala emateaz arduratzen den profesionala da, hala eskatzen baduzu. Larrialdiko zesarea egin behar bazaizu edo arrazoi batengatik anestesia orokorra behar baduzu ere, beharrezkoa da zu bertan egotea.
-Ginekologoa:  Gelan egon ohi dira, baldin eta erditzeak konplikazioren bat badu.


ERNALDIA ETA PANDEMIA
Egia da duela bi urte, ia hiru, gure bizitzetara iritsi den pandemia honek oso markatuta utzi gaituela guztiok. Ekonomian, langileei eragin die; batez ere langile autonomoei, tabernetan ere izugarrizko eragina izan du,...  Pixkanaka normalizatzen joan da, baina gaur egun oraindik ere haurdun dauden eta covid-a duten pertsonek, umetokian duten haurtxoari gerta dakiokeenaz arduratzea garrantzitsua da. Ez dakigulako zer gerta dakiokeen haurrari, baina horregatik interesa izan dut informazioa bilatzeko eta horri buruz hitz egiteko.

Arriskutsua al da COVID-19a haurdunaldian?
Koronabirusak eragindako infekzioak % 50 handitzen du haurdunaldian konplikazioak izateko arriskua. 
Baina COVID-19aren arriskua orokorrean txikia da haurdun dauden emakumeentzat. Hala ere, haurdun dauden edo haurdun egon diren emakumeek arrisku handiagoa dute COVID-19arekin gaixotasun larriak izateko. Larritasunez gaixotzea esan nahi du agian beharrezkoa izango dela ospitaleratzea, zainketa mediko intentsiboak izatea edo arnasgailu bat jartzea arnasa hartzen laguntzeko.
Ikerketa batzuen arabera, COVID-19 gaitza duten emakume haurdunek erditze goiztiarra; hau da, egun batzuk lehenago izan ahal du haurra edota zesarea izateko joera handiagoa dute. 

BIBLIOGRAFIA: 

- Gestación. (2015). BIOENCICLOPEDIA. https://www.bioenciclopedia.com/gestacion/


Andrea Rodrigo, Dr. Marta Lafont y Zira Salvador. (2018). El embarazo. Sintomas, cuidados y etapas. https://www.reproduccionasistida.org/embarazo-sintomas-etapas-del-desarrollo-fetal/#sintomas-de-embarazo


Huggins-Cooper, L. (2005). El proceso de la gestación. Todo papás contigo. https://www.todopapas.com/embarazo/salud-embarazo/como-es-el-proceso-de-gestacion-9188


Embarazo. (s. f.). Gestación mujer. https://www.clinicasabortos.mx/embarazo


Embarazo. (2022, 11 enero). Sjd.hospital.barcelona. https://www.sjdhospitalbarcelona.org/es/coronavirus-embarazo-informacion-fiable-para-pacientes-durante-gestacion-parto-posparto


Soler, S. (2021, 26 abril). Coronavirus y embarazo. Rtve. https://www.rtve.es/noticias/20210426/coronavirus-aumenta-riesgo-complicaciones-durante-embarazo/2087743.shtml













Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire aurkezpena!

KAIXO! Nire izena Nagore Odiaga Uriarte da, 18 urte ditut eta Deustuko Gizarte Laneko ikaslea naiz. Lehenengo ikasturte honetako lehen lauhilekoan gauza asko barneratu ditut, ikasgai interesgarriak izan ditut eta espero dut lauhileko honetan ere gizarte-langile gisa moduan asko ikastea eta haztea. Horretaz aparte, orain, Giza Garapenaren Psikologia ikasgaia daukat; bizitzan zehar gizakiak dituen aldaketak aztertzen dituena. Azkenik, blog honetan aste hauetan zehar ikasgelan emandako edukiak islatuko ditut. Goazen!

Dibortzioa/Banaketa

  DIBORTZIOA Egia da duela urte asko, emakume askok tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasaten zituztela, eta beraietako askok, gauzak isiltzen zituztela, hau da, beren bizitzarekin jarraitzen zuten eta ez zuten inori gertatzen zitzaiena kontatzen; eta horrekin batera, baliabide ekonomikorik eta familiaren eta gizartearen laguntzarik ezak banantzea eragozten zuten. Baina gaur egun gauzak aldatu dira, eta asko. Gaur egun,  lehenengo zailtasunen aurrean, bikote-harremana eten eta azkar bilatzen da ordezkapen bat.  Gainera, bikote batean eragina izan dezake, halaber, bikoteko bi pertsonetako batek beste pertsona batekin egotea.  Hori alde batera utzita, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea dibortziatzeko faktore asko daudela, baina arazorik komunenetako bat bikote-eztabaidak dira. Azken finean, eztabaiden ondorioz, harremana higatu egiten da eta bi pertsonetako bat egoeraz nekatzen da.  Eta horretan zentratu nahi dut gaur, bikote-eztabaidetan. Adibide batekin hasiko naiz horrelako esp