Ir al contenido principal

Dibortzioa/Banaketa

 DIBORTZIOA

Egia da duela urte asko, emakume askok tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasaten zituztela, eta beraietako askok, gauzak isiltzen zituztela, hau da, beren bizitzarekin jarraitzen zuten eta ez zuten inori gertatzen zitzaiena kontatzen; eta horrekin batera, baliabide ekonomikorik eta familiaren eta gizartearen laguntzarik ezak banantzea eragozten zuten. Baina gaur egun gauzak aldatu dira, eta asko. Gaur egun, lehenengo zailtasunen aurrean, bikote-harremana eten eta azkar bilatzen da ordezkapen bat. Gainera, bikote batean eragina izan dezake, halaber, bikoteko bi pertsonetako batek beste pertsona batekin egotea. 

Hori alde batera utzita, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea dibortziatzeko faktore asko daudela, baina arazorik komunenetako bat bikote-eztabaidak dira. Azken finean, eztabaiden ondorioz, harremana higatu egiten da eta bi pertsonetako bat egoeraz nekatzen da. Eta horretan zentratu nahi dut gaur, bikote-eztabaidetan.

Adibide batekin hasiko naiz horrelako esperientzia bat kontatzen. Lagun baten gurasoek eztabaidan ematen zituzten egun guztiak, etxean ez zegoen giro onik, eta horrez gain seme-alabengan ere eragina zuen, hau da, etxean ez zegoen inoren artean giro ona. Horren ondorioz, nire lagunaren gurasoak banandu egin ziren, eta, amak, munduko beste puntara joatea erabaki zuen bizitzera eta ez zen inoiz etortzen. Seme-alabek nahiko gaizki pasatu zuten, egunero amarekin egoten zirelako, bat-batean, egun batetik bestera, beraien ama oso urrun sentitzen zuten eta izugarrizko pena ematen zien berarekin ez egoteak. Baina horrez gain, ez da dena gaizki-ulertu bat bikotearekin edo familiarekin. Familia horretan, gaur egun, ekaitz asko eta une txar asko igaro ondoren, harreman ona dute. Orain, noizean behin, ama joaten zaie bisitan planak elkarrekin egiteko.

Dibortzioa eta seme-alabak

Dibortzioak ezkontzaren azken puntua adierazten duenean, gurasoen kezka handienetako bat erabaki horrek seme-alabengan izango dituen ondorioei buruzkoa da. Askotan, oso larrigarria da pausu hori ematea, familia zatitzeak duelu-etapa bat sortzen baitu, kide guztiei emozionalki eragiten diena. Umeen kasua bereziki delikatua da, egia da dibortzio edo banantze batek izan ohi dituen ondorioak oso garrantzitsuak izan daitezke bai seme-alabentzat, bai familiarentzat ere.

Ume txikienei kalte handiagoa egiten die, ez baitute egoera berria erraz onartu eta barneratzeko behar diren baliabide kognitibo eta emozionalik, aldiz, nerabeek jokabide desafiatzaileak izan ditzakete, autokontzeptu okerragoa, errendimendu akademikoa okertu egin daiteke edo arriskuko jokabideak areagotu, hala nola alkohola edo beste droga batzuk kontsumitzea. 

Horretaz aparte, garrantzitsua da seme-alabek jakitea zer gertatzen ari den familian eta nolakoa izango den haien egoera gurasoak banandu ondoren, horrela, ziurgabetasuna gutxitu eta aldaketa horrek dakarren karga emozionala murriztu ahal izateko.

Banantzeak eragin emozional oso handia du seme-alabengan, eta modu egokian maneiatzen eta aurre egiten laguntzen ez bazaie, arazo handiak sor daitezke maila akademikoan, portaerazkoan eta sozialean, baita osasun mentalean eta fisikoan ere.

BIBLIOGRAFIA:  

- El divorcio. (s. f.). Mundo jurídico. https://www.mundojuridico.info/divorcio/

- José Cantón Duarte, M.d del Rosario Cortés y M. Dolores Arboleda Justicia Díaz. (2002). Las consecuencias del divorcio en los hijos. Masterforense. https://www.masterforense.com/pdf/2002/2002art16.pdf



:










Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire aurkezpena!

KAIXO! Nire izena Nagore Odiaga Uriarte da, 18 urte ditut eta Deustuko Gizarte Laneko ikaslea naiz. Lehenengo ikasturte honetako lehen lauhilekoan gauza asko barneratu ditut, ikasgai interesgarriak izan ditut eta espero dut lauhileko honetan ere gizarte-langile gisa moduan asko ikastea eta haztea. Horretaz aparte, orain, Giza Garapenaren Psikologia ikasgaia daukat; bizitzan zehar gizakiak dituen aldaketak aztertzen dituena. Azkenik, blog honetan aste hauetan zehar ikasgelan emandako edukiak islatuko ditut. Goazen!

Bizitzaren hasiera: Ernaldia

ERNALDIA   Azter daitekeenez, gaur egun informaizo asko dago munduko gauza denei buruz, eta kasu honetan ernaldiari buruz, horretaz hitz egingo baitut nik.  Zer da ernaldia? Ernaldutako obulua, umetokian ezartzen denetik erditzeko unera arteko aldia dela esango nuke. Haurdunaldian, fetua amaren umetokiaren barruan hazteko eta garatzeko prozesu fisiologikoak gertatzen dira. Giza haurdunaldiak 40 aste inguru irauten du, azken hilekoaren lehen egunetik edota 38 aste ernaldu zenetik (gutxi gorabehera 9 hilabete). Prozesu honen protagonista nagusiak, hozia,  enbrioia  eta umekia dira, f aktore horiek ez bazeuden, ez zelako haurdunaldirik egongo.  Horrekin batera, filogenesi bat sortzen da, hau da, espezie baten sorkuntza eta garapen bat.    Hori aipatu ondoren, ernaldiak etapa batzuk dituela esan dezakegu, beraz,  zeintzuk dira haurdunaldiko etapak? Gizakien haurdunaldiak, 40 aste edota 280 egun irauten du eta 3 etapatan banatu ahal da; lehen hiruhilekoa, lehenengo astetik 12. astera doa,