Ir al contenido principal

Deszentrazioa

 DESZENTRAZIOA:

Haur batek objektu edo egoera baten ezaugarri jakin batean bere arreta guztia jartzen duenean gertatzen da, eta horren ondorioz, automatikoki deszentratu egiten du gainerakoengandik. Umeek, normalean, jostailu bat aurrean jartzen diezunean, jostailu horri bakarrik erreparatzeko joera izaten dute, baina ez jostailuaren inguruan dutenari eta horrekin batera, arrazoibide distortsionatua erabiltzera eramaten ditu, hori errealitatearekin bat ez datozen pentsamenduak edo ideiak dira, geure buruari buruzko pentsamenduak eta, batez ere, inguratzen gaituenari buruzkoak, errakuntzara eraman ohi gaituzte, eta horrek eragin handia du gure umore- edo autoestimu-egoeran. 

Piagetek dioen bezala, ume nagusiago bat bere arreta deszentralizateko gai da, eta baita arazoak konpontzeko edota egoerei aurre egiteko ere. Umeak, gehiago hazten doazen bitartean, objektuen ezaugarri guztiak izango ditu kontuan edota modu globalago batean ulertuko ditu.

Esate baterako, zure semeari fruitu bat eman nahi badiozu sagar baten eta madari baten artean eta berak aukeratu dadin esaten badiozu, ez du jakingo zein den bakoitza eta esango duen gauza bakarra, kolorea izango da, horretaz aparte, nahi duen fruitu hori seinalatu egingo du. Hau da, ez du jakingo frutaren izena eta aurrean dituen frutak erlazionatzen, horri deszentrazioa esaten zaio. Baina aipatzekoa, era berean, nagusiagoa egiten denean hori egiteko gai izango dela. 



BIBLIOGRAFIA:

- Juan Fco. López Paz. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Argitalpenak Deustuko Unibertsitatea. 

 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire aurkezpena!

KAIXO! Nire izena Nagore Odiaga Uriarte da, 18 urte ditut eta Deustuko Gizarte Laneko ikaslea naiz. Lehenengo ikasturte honetako lehen lauhilekoan gauza asko barneratu ditut, ikasgai interesgarriak izan ditut eta espero dut lauhileko honetan ere gizarte-langile gisa moduan asko ikastea eta haztea. Horretaz aparte, orain, Giza Garapenaren Psikologia ikasgaia daukat; bizitzan zehar gizakiak dituen aldaketak aztertzen dituena. Azkenik, blog honetan aste hauetan zehar ikasgelan emandako edukiak islatuko ditut. Goazen!

Dibortzioa/Banaketa

  DIBORTZIOA Egia da duela urte asko, emakume askok tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasaten zituztela, eta beraietako askok, gauzak isiltzen zituztela, hau da, beren bizitzarekin jarraitzen zuten eta ez zuten inori gertatzen zitzaiena kontatzen; eta horrekin batera, baliabide ekonomikorik eta familiaren eta gizartearen laguntzarik ezak banantzea eragozten zuten. Baina gaur egun gauzak aldatu dira, eta asko. Gaur egun,  lehenengo zailtasunen aurrean, bikote-harremana eten eta azkar bilatzen da ordezkapen bat.  Gainera, bikote batean eragina izan dezake, halaber, bikoteko bi pertsonetako batek beste pertsona batekin egotea.  Hori alde batera utzita, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea dibortziatzeko faktore asko daudela, baina arazorik komunenetako bat bikote-eztabaidak dira. Azken finean, eztabaiden ondorioz, harremana higatu egiten da eta bi pertsonetako bat egoeraz nekatzen da.  Eta horretan zentratu nahi dut gaur, bikote-eztabaidetan. Adibide batekin hasiko naiz horrelako esp

Bizitzaren hasiera: Ernaldia

ERNALDIA   Azter daitekeenez, gaur egun informaizo asko dago munduko gauza denei buruz, eta kasu honetan ernaldiari buruz, horretaz hitz egingo baitut nik.  Zer da ernaldia? Ernaldutako obulua, umetokian ezartzen denetik erditzeko unera arteko aldia dela esango nuke. Haurdunaldian, fetua amaren umetokiaren barruan hazteko eta garatzeko prozesu fisiologikoak gertatzen dira. Giza haurdunaldiak 40 aste inguru irauten du, azken hilekoaren lehen egunetik edota 38 aste ernaldu zenetik (gutxi gorabehera 9 hilabete). Prozesu honen protagonista nagusiak, hozia,  enbrioia  eta umekia dira, f aktore horiek ez bazeuden, ez zelako haurdunaldirik egongo.  Horrekin batera, filogenesi bat sortzen da, hau da, espezie baten sorkuntza eta garapen bat.    Hori aipatu ondoren, ernaldiak etapa batzuk dituela esan dezakegu, beraz,  zeintzuk dira haurdunaldiko etapak? Gizakien haurdunaldiak, 40 aste edota 280 egun irauten du eta 3 etapatan banatu ahal da; lehen hiruhilekoa, lehenengo astetik 12. astera doa,