Ir al contenido principal

Erreflexuak

 ERREFLEXUAK

Klasean hainbat kontzeptu ikasi ditugu orain arte, hain zuzen ere, jaioberrien erreflexuak beraz,gaurko artikulu honetan horri buruz hitz egingo dut

Zer dira jaioberrien erreflexuak?

Erreflexuak, nerbio-sistemak estimulu espezifikoei ematen dien erantzun automatikoa eta aurreikus daitekeenak dira. Instintu naturalak dira umeentzat, esperientziaren bidez ikasi gabeak. Jaioberrien erreflexu gehienak desagertu egiten dira hilabete gutxi batzuetan, urtebetera, haurra heldua delako. 

Jaioberri baten erreflexuak behatzea garrantzitsua da eta hurrengo bideo hau utziko dut hemen, hobeto ikusi edota ulertzeko erreflexu horiek:

https://www.youtube.com/watch?v=ybHbe25WISg

Hori ikusita, jaioberriek hainbat erreflexu dituztela esan dezakegu, gainera erreflexu mota horiek, bi zatitan banatzen dira, alde batetik, iraunkorrak; eta bestetik, aldi baterakoak. 

Gainera, erreflexu horiek bi zatitan sailkatu ahal ditugu;

-Erreflexu iraunkorrak: Umea jaiotzen den momentutik, amaren barrua, hau da, umetokian egon denean garatu direnak. Esate baterako, arnasa hartu, eztul egin, begiak kliskatu, errotula mugitu, usin egin, irentsi eta begi-ninia mugitu.

-Aldi baterakoak: Umea jaiotzen denean ez daude, baina lehenengo hilabetea  pasatu eta gero, agertzen dira. Adibidez;

-Babinski: oinazpian kolpean emanda hasten da.

-Flexioa: oinazpian presioa eginda.

-Mororen erreflexua: ahoz gora dagoela, erortzen utziz gero.

-Makurtu: zutik eta geldi egonda, gainazal lau bat ukituz gero.

-Muturkatumasaila ukitzen badu objektu batekin 

-Martxa automatikoabesapetik heltzen zainoen.

-Jauziageldi eta aurrerantza makurtuta

-Hurrupaketaobjektu bat ahora sartzen duenean.

-Prentsioa: atzamarretan eta ahurrean presioa nabaritzen duenean.

-Igeriketauretan sartzen denean.

-Toniko zerbikalaburua albo batera biratzen duenean.

-Sabelekoa: sabela ukitzerakoan.

Aipatutako erreflexu horiek, izugarrizko garrantzi handia dute jaioberriengan, horregaitik umeak jaiotzen diren momentuan,  medikuak, ume horren funtzioa ondo doan ala ez aztertu beharra dauka, eta horregaitik, 16 erreflexu horiek ebaluatu behar dira. 

Kontzeptu honekin amaitzeko, igeriketa erreflexua adierazten den bideo bat jarriko dut. Hor ikusiko da, ume bat uretan sartzen dugunean, ume horrek, inkontzienteki hankak eta besoak mugituko dituela.

https://www.youtube.com/watch?v=CwcQFZjz8lk

Umeentzako igeriketa, metodo onenetako bat da. Onura asko ekartzen dizkio haurtxoari, jarduera honek dituen osagai fisiko eta sentsorialak direla eta, ariketa fisikoa jolasarekin konbinatzen baitu. Haurrei sortzaileagoak eta behatzaileagoak izaten laguntzen die; beraz, kontsultatutako literaturak jarduera hori haurren bizitzako lehen hilabeteetan egitea gomendatzen du.

BIBLIOGRAFIA:

- Reflejos de bebés. (s. f.). Medline plus. https://medlineplus.gov/spanish/ency/article/003292.htm

- Es bueno el agua para los bebés? (2012). Con mis hijos. https://www.conmishijos.com/bebes/cuidados/es-el-agua-beneficiosa-para-los-bebes/

Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire aurkezpena!

KAIXO! Nire izena Nagore Odiaga Uriarte da, 18 urte ditut eta Deustuko Gizarte Laneko ikaslea naiz. Lehenengo ikasturte honetako lehen lauhilekoan gauza asko barneratu ditut, ikasgai interesgarriak izan ditut eta espero dut lauhileko honetan ere gizarte-langile gisa moduan asko ikastea eta haztea. Horretaz aparte, orain, Giza Garapenaren Psikologia ikasgaia daukat; bizitzan zehar gizakiak dituen aldaketak aztertzen dituena. Azkenik, blog honetan aste hauetan zehar ikasgelan emandako edukiak islatuko ditut. Goazen!

Dibortzioa/Banaketa

  DIBORTZIOA Egia da duela urte asko, emakume askok tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasaten zituztela, eta beraietako askok, gauzak isiltzen zituztela, hau da, beren bizitzarekin jarraitzen zuten eta ez zuten inori gertatzen zitzaiena kontatzen; eta horrekin batera, baliabide ekonomikorik eta familiaren eta gizartearen laguntzarik ezak banantzea eragozten zuten. Baina gaur egun gauzak aldatu dira, eta asko. Gaur egun,  lehenengo zailtasunen aurrean, bikote-harremana eten eta azkar bilatzen da ordezkapen bat.  Gainera, bikote batean eragina izan dezake, halaber, bikoteko bi pertsonetako batek beste pertsona batekin egotea.  Hori alde batera utzita, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea dibortziatzeko faktore asko daudela, baina arazorik komunenetako bat bikote-eztabaidak dira. Azken finean, eztabaiden ondorioz, harremana higatu egiten da eta bi pertsonetako bat egoeraz nekatzen da.  Eta horretan zentratu nahi dut gaur, bikote-eztabaidetan. Adibide batekin hasiko naiz horrelako esp

Bizitzaren hasiera: Ernaldia

ERNALDIA   Azter daitekeenez, gaur egun informaizo asko dago munduko gauza denei buruz, eta kasu honetan ernaldiari buruz, horretaz hitz egingo baitut nik.  Zer da ernaldia? Ernaldutako obulua, umetokian ezartzen denetik erditzeko unera arteko aldia dela esango nuke. Haurdunaldian, fetua amaren umetokiaren barruan hazteko eta garatzeko prozesu fisiologikoak gertatzen dira. Giza haurdunaldiak 40 aste inguru irauten du, azken hilekoaren lehen egunetik edota 38 aste ernaldu zenetik (gutxi gorabehera 9 hilabete). Prozesu honen protagonista nagusiak, hozia,  enbrioia  eta umekia dira, f aktore horiek ez bazeuden, ez zelako haurdunaldirik egongo.  Horrekin batera, filogenesi bat sortzen da, hau da, espezie baten sorkuntza eta garapen bat.    Hori aipatu ondoren, ernaldiak etapa batzuk dituela esan dezakegu, beraz,  zeintzuk dira haurdunaldiko etapak? Gizakien haurdunaldiak, 40 aste edota 280 egun irauten du eta 3 etapatan banatu ahal da; lehen hiruhilekoa, lehenengo astetik 12. astera doa,