GRAFISMOA:
Aste honetako klaseetan kontzeptu berri asko ikasi ditugu, eta haietako bat artikulu honetan azalduko dudana izan da.
Hasteko, Grafismoa adierazpen grafiko bat da, non umeek, komunikatzeko edota zerbait irudikatzeko erabiltzen duten. 2-4 urteko ume baten marrazkiak hartzen baditugu, hau da, bere etapak ikusten baditugu, ikusiko dugu bere lehen marrazkia zirriborro bat izango litzatekeela. Marrazki horrek ez luke zentzurik izango eta ikusten den guztia marra batzuk izango litzateke.
Hona hemen adibide bat:
Ondoren, 5 urterekin esango bagenekio ume bati marrazteko, eta pertsona batzuk egiten hasten bada, zapaburu moduko batzuk marraztuko lituzke, hau da, burua handia egingo luke, ondoren gorputza marrazteko orduan, marra bat egingo zuen eta gero besoak beste lerro batzuk. Eta hori berarentzako, pertsona bat izango litzateke.
Adibidez:
Nagusiagoa egiten denean, hau da, 8 urte dituenean, marraztu nahi dituen objektu denak, xehetasun guztiarekin irudikatu ditu (errealismo intelektuala)
Hori azalduta, niretzat garrantzitsua eta atsegingarria da haur baten margozteko etapak ikustea, hau da, urtero edota hiru urtetik behin, gauzak margotzeko eta marrazteko modua aldatzen edo hobetzen joan den ikustea.
Comentarios
Publicar un comentario