EGOZENTRISMOA
Beti entzun dut haurrak egonzentrikoak direla eta pertsona nagusiak berekoiak direla beraz, gaurko artikulu honetan horri buruz hitz egitera nator; hau da, haurren egonzentrismoari buruz.
Haurrek, jaioberriak izan edo 7 urte izan, gurasoek edo haien inguruan dagoen jendeak kasu egitea nahi dute, hau da, inguruko jendearen arreta erakarri nahi dute, kasu egin diezaieten. Horregatik, haietako asko, negar egiten hasten dira nahi dutena lortzen ez dutenean edo inork jaramonik egiten ez dienean eta ondorioz, azkenean, haiek benetan nahi dutena lortzen dute; besteek, haien arreta eurengan jartzea.
Ume askok, uste dute, beste pertsona guztiak ere, beraiek duten bezalako pentsamendu eta iritziak dituztela, baina hori argi dago horrela ez dela. Piagetek, beraz, "egozentrismo" hitza alde batera utzi zuen, eta "zentrazio" hitza erabiltzen hasi zen. Horretaz gain, haurrek, hizkera egonzetriko bat dutela ere esango nuke; hitz egiterakoan bere buruaz baino hitz egiten duenean, beste pertsona baten ikuspuntua kontuan hartzen ez duenean edota hitz egiten ari dena ezagutzeko eta entzuteko interesik ez duenean. Beraz, hizkera egozentriko horrek hiru kategoria ditue, eta aipatu egingo ditut:
- Silabak edota berbak errepikatzen dituzte hitz egitearren.
- Altuan hitz egiterakoan ez dira inori zuzentzen.
- Jendarteko bakarrizketak eta haurren arteko elkarrizketak, besteek ulertzeko asmo eta ahaleginik gabe.
Niños egocéntricos: Berrinches porque no le das lo que quiere
Casi todos los niños tienen una etapa «ególatra» en la que creen que merecen todo, por eso te decimos cómo controlar los berrinches causados por ello.
Si tu hijo cada vez que salen al súper, a la tienda, a una fiesta o incluso en la escuela, hace uno o varios berrinches si no le obsequian, regalan o compran lo que quiere, estás criando un hijo sin autorregulación frente a la frustración. Sigue leyendo para conocer las estrategias de una psicóloga, experta en manejo de emociones infantiles. Aquí te decimos cómo ayudarlo.
Hona hemen berri osoa: https://www.bbmundo.com/bebes/veinticuatro/ninos-egocentricos-berrinches-porque-no-le-das-lo-que-quiere/
2021eko udan, lagun baten baratzera joan ginen eta lehengusu txikiak izan ziren. Lehengusina txikiak beste guztiek baino lehenago jan zuen, eta, beraz, besteok jaten genuen bitartean, arreta osoa jartzen genion, eta horixe zen berari gustatzen zitzaiona, eta horrekin ikusten genuen zer egiten zuen. Bapatean, gure artean jolasten hasi ginen, hau da, mahaian geundenak eta lehengusinari ez genion kasurik ere egin. Beraz, konturatzen hasi zen eta ondorioz, negarrez hasi zen, orduan denok berari begira hasi ginen eta zer gertatzen zitzaion galdezka. Azken finean, neskatil horrek berak nahi zuena eta une batez izan ez zuena lortu zuen, hau da, denek begiratzea eta arreta guztia berarengan jartzea.
BIBLIOGRAFIA:
- Juan Fco. López Paz. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Deustuko Unibertsitatea.
Camacho, G. (2022, 3 enero). Niños egocéntricos. bbmundo. https://www.bbmundo.com/bebes/veinticuatro/ninos-egocentricos-berrinches-porque-no-le-das-lo-que-quiere/
Comentarios
Publicar un comentario