HIZKUNTZAREN GARAPENA:
Gaurko klasean umeen hizkuntzen garapenaren kontzeptua ikusi eta ikasi dugu, beraz hemen horri buruz hitz egingo dut.
Ume guztiak hizkuntzaren garapenaren zehar hainbat aldi edota urrats nagusi pasatu behar dituzte. Adibidez, berezitu gabeko negarra; hori, lehenengo egunetan izaten da eta umeak egiten dituen negarrak berezitu gabekoak izaten dira, hau da, normalean helduek ez dute jakiten ume horrek negar egiten duenean zer nahi duen. Beste alde batetik, negar berezitua izaten hasten da, hau zerbait aldarrikatu nahi duenean eta ez dakinean nola egin gertatzen da. Ondoren, zezelketa ere dago, bigarren hilabetean hasten da, eta ahots-jolasa izaten da, fonemen garapenaren hasiera izaten da. Lalazioa ere ohikoa izaten da umeetan, eta hori entzuten dituen soinuak errepikatzean datza, seigarren hilabetean agertzen da. Azkenik, ekolalia dago, zortzi eta bederatzigarren hilabeteetan hasten da eta hemen, haurtxoak helduei imitatzen die, hau da, beraiek egiten dituzten keinuak, seinaleak,...
Horrekin jarraituz, nire lagun baten lehengusinak sei hilabete zituenean nire lagunak egiten zituen keinuak eta jartzen zituen aurpegiak ere imitatzen zituen, hau da, lalazioa eta negar berezitua ere izaten hasi zen, zerbait lortu nahi zuelako baina ez zekien nola beraz, negar egiten zuen. Bere amak, azken finean ulertu egiten zion dena, baina nire lagunak eta bere familiar batzuk aldiz, ez.
BIBLIOGRAFIA:
- Juan Fco. López Paz. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Argitalpenak Deustuko Unibertsitatea.
Comentarios
Publicar un comentario