Ir al contenido principal

Jaioberria

 JAIOBERRIA:

Zer da jaioberri bat? 

Haurrak hilabete bat bete baino lehen jasotzen duen izena dela esango nuke. Bizitzako lehen bi edo hiru asteetan, haurrak hainbat aldaketa izaten ditu amatik kanpoko bizitza berrira egokitzeko.

9 hilabete umetokian egon ondoren azkenean mundura iristen da. Erditzea eta gero, haurtxoa ikusi bezain laster, normalean, hainbat komentario entzuten ditu amak adibidez, "aitaren antza du" eta horrekin batera jaioberriaren ezaugarriak datoz: 

-Jaioberriaren itxura: Hezur malguak izaten ditu, abdomen handitua, beso/hanka/enbor oso txikiak eta oso buru handia, azal biguna,...

-Jaioberriaren menpekotasuna: Izaki bizidunetan, giza jaioberria da alde handiz bere zaintzaleen menpekoena bizirauteko. Eta gizaki helduaren arabera, jaioberriak bereizgarri batzuk izaten ditu. 

-Indibidualitatea: Giza organismoek ezaugarri geneotipiko eta fenotipikoen konbinaketa dute eta bakoitzaren konbinaketa bakarra da, horregatik, haur bakoitzak bere ezaugarriak ditu. 

-Jaioberrien gaitasunak: Jaioberria izaki samarra da, beraz, jaioberri batek, eztul ahal du, zotina izan tu, negar egin ahal du,...

Jaioberria bati garrantzitsua da, ebaluazio bat egitea, alde batetik, agerian uzten du zein den jaioberriaren funtzionamendua une horreta eta bestetik, oinarri ona ezartzen du hurrengo garapenean anormaltasunik egon daitekeen ala ez aurresateko. Eta gainera, Apgaren ebaluazioa/kalifikazioa ere erabiltzen du talde obstrektikoak:

JAIOBERRIA ETA AMAREN GAIXOTASUNAK

Jaioberria, hainbat faktoreren ondorioz hil daiteke, izan ahal da erditzea ondo atera ez delako, edota amak izan duen gaixotasunen batek eragin diolako, eta horrekin, gaur, gai horri buruz hitz egin nahi dut. 

Gehien kezkatzen dituenetako bat errubeola da; birus-infekzio kutsakorra, izurrite bereizgarria duena, haurdunaldian emakumeek, haur bat erditzeko 25 aldiz arrisku handiagoa izan baitezakete haur hori ez dutenek baino. Kasu horietarako, neskak, nerabezaroaren edo haurdunaldiaren aurretik txertoarekin saihestea gomendatzen da, baldin eta jada immunizatuta ez badago. Eta arriskutsua da, garatzen ari den haurtxoari osasun-arazo larriak eragin diezazkioke eta.

Garapen-mekanismoak aldatzen dituzten beste gaixotasun mota batzuk ere daude, eta haurdunaldia galtzea eragin dezakete. Horien artean zistisa, klamidia, herpes genitalak edo B hepatitisa daude, batzuk aipatzearren bakarrik. Horregatik, haurdunaldiaren aurretik eta haurdunaldian, funtsezkoa da, bederatzi hilabeteetan arazoak saihets ditzaketen prebentzio-neurriak hartzea, hala nola txertaketa eta dagozkion kontrolak, etorkizunean maila neurologikoan izan daitezkeen ondorioak prebenitzeko.




BIBLIOGRAFIA:

- Rubéola. (s. f.). Kidshealth. Recuperado 2021, de https://kidshealth.org/es/parents/german-measles.html#:~:text=Pero%20la%20infecci%C3%B3n%20puede%20ser%20peligrosa%20para%20las,fluido%20infectado%20por%20el%20virus%20de%20otra%20persona.




Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire aurkezpena!

KAIXO! Nire izena Nagore Odiaga Uriarte da, 18 urte ditut eta Deustuko Gizarte Laneko ikaslea naiz. Lehenengo ikasturte honetako lehen lauhilekoan gauza asko barneratu ditut, ikasgai interesgarriak izan ditut eta espero dut lauhileko honetan ere gizarte-langile gisa moduan asko ikastea eta haztea. Horretaz aparte, orain, Giza Garapenaren Psikologia ikasgaia daukat; bizitzan zehar gizakiak dituen aldaketak aztertzen dituena. Azkenik, blog honetan aste hauetan zehar ikasgelan emandako edukiak islatuko ditut. Goazen!

Dibortzioa/Banaketa

  DIBORTZIOA Egia da duela urte asko, emakume askok tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasaten zituztela, eta beraietako askok, gauzak isiltzen zituztela, hau da, beren bizitzarekin jarraitzen zuten eta ez zuten inori gertatzen zitzaiena kontatzen; eta horrekin batera, baliabide ekonomikorik eta familiaren eta gizartearen laguntzarik ezak banantzea eragozten zuten. Baina gaur egun gauzak aldatu dira, eta asko. Gaur egun,  lehenengo zailtasunen aurrean, bikote-harremana eten eta azkar bilatzen da ordezkapen bat.  Gainera, bikote batean eragina izan dezake, halaber, bikoteko bi pertsonetako batek beste pertsona batekin egotea.  Hori alde batera utzita, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea dibortziatzeko faktore asko daudela, baina arazorik komunenetako bat bikote-eztabaidak dira. Azken finean, eztabaiden ondorioz, harremana higatu egiten da eta bi pertsonetako bat egoeraz nekatzen da.  Eta horretan zentratu nahi dut gaur, bikote-eztabaidetan. Adibide batekin hasiko naiz horrelako esp

Bizitzaren hasiera: Ernaldia

ERNALDIA   Azter daitekeenez, gaur egun informaizo asko dago munduko gauza denei buruz, eta kasu honetan ernaldiari buruz, horretaz hitz egingo baitut nik.  Zer da ernaldia? Ernaldutako obulua, umetokian ezartzen denetik erditzeko unera arteko aldia dela esango nuke. Haurdunaldian, fetua amaren umetokiaren barruan hazteko eta garatzeko prozesu fisiologikoak gertatzen dira. Giza haurdunaldiak 40 aste inguru irauten du, azken hilekoaren lehen egunetik edota 38 aste ernaldu zenetik (gutxi gorabehera 9 hilabete). Prozesu honen protagonista nagusiak, hozia,  enbrioia  eta umekia dira, f aktore horiek ez bazeuden, ez zelako haurdunaldirik egongo.  Horrekin batera, filogenesi bat sortzen da, hau da, espezie baten sorkuntza eta garapen bat.    Hori aipatu ondoren, ernaldiak etapa batzuk dituela esan dezakegu, beraz,  zeintzuk dira haurdunaldiko etapak? Gizakien haurdunaldiak, 40 aste edota 280 egun irauten du eta 3 etapatan banatu ahal da; lehen hiruhilekoa, lehenengo astetik 12. astera doa,