Ir al contenido principal

Kontserbazioa

 KONTSERBAZIOA:

Aurreko egunean, klasean, hainbat kontzeptu ikusi genituen eta horietatik "Kontserbazioa" izan da gehien gustatu zaidana. Beraz, horri buruz hitz egingo dut gaurko artikulu honetan.

Gurasoekin oporretan egon nintzen ean duela urte pare batzuk, nire amak, proba bat egin nahi zidan eta hotelean egon ginenean, bazkaltzeko mahaiaren gainean bi baso ur jarri zizkidan, bata aitarena eta bestea berarena. Eta galdera pare bat egin zizkidan, hasieran edalontzietan likido kopuru bera ote zegoen esan zidan, nik baietz erantzun nion. 

Gero edalontzietako bat, pitxer batera aldatu zuen eta kopuru bera ote zegoen galdetzen zidan. Nik, berriz, 4 urte besterik ez nituenez, ezetz esan nion. Galdera gehiago egin zizkidan baina ni ez nintzelez konturatzen ezertaz eta niretzat kopuru desberdina zegoenez, ez nion jaramonik egiten esaten zegoenaz.

Urte batzuk geroago proba bera egin zidan, eta egiten ari nintzena eta bere mugimenduak eta egiten zuen guztia ulertzen nituenez, orduan zuzen erantzun nion. Erantzuna zen kopurua berdina zela, baina engainatzen gintuena ur kantitatea botatzen diogun edalontzia zela.





Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire aurkezpena!

KAIXO! Nire izena Nagore Odiaga Uriarte da, 18 urte ditut eta Deustuko Gizarte Laneko ikaslea naiz. Lehenengo ikasturte honetako lehen lauhilekoan gauza asko barneratu ditut, ikasgai interesgarriak izan ditut eta espero dut lauhileko honetan ere gizarte-langile gisa moduan asko ikastea eta haztea. Horretaz aparte, orain, Giza Garapenaren Psikologia ikasgaia daukat; bizitzan zehar gizakiak dituen aldaketak aztertzen dituena. Azkenik, blog honetan aste hauetan zehar ikasgelan emandako edukiak islatuko ditut. Goazen!

Dibortzioa/Banaketa

  DIBORTZIOA Egia da duela urte asko, emakume askok tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasaten zituztela, eta beraietako askok, gauzak isiltzen zituztela, hau da, beren bizitzarekin jarraitzen zuten eta ez zuten inori gertatzen zitzaiena kontatzen; eta horrekin batera, baliabide ekonomikorik eta familiaren eta gizartearen laguntzarik ezak banantzea eragozten zuten. Baina gaur egun gauzak aldatu dira, eta asko. Gaur egun,  lehenengo zailtasunen aurrean, bikote-harremana eten eta azkar bilatzen da ordezkapen bat.  Gainera, bikote batean eragina izan dezake, halaber, bikoteko bi pertsonetako batek beste pertsona batekin egotea.  Hori alde batera utzita, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea dibortziatzeko faktore asko daudela, baina arazorik komunenetako bat bikote-eztabaidak dira. Azken finean, eztabaiden ondorioz, harremana higatu egiten da eta bi pertsonetako bat egoeraz nekatzen da.  Eta horretan zentratu nahi dut gaur, bikote-eztabaidetan. Adibide batekin hasiko naiz horrelako esp

Bizitzaren hasiera: Ernaldia

ERNALDIA   Azter daitekeenez, gaur egun informaizo asko dago munduko gauza denei buruz, eta kasu honetan ernaldiari buruz, horretaz hitz egingo baitut nik.  Zer da ernaldia? Ernaldutako obulua, umetokian ezartzen denetik erditzeko unera arteko aldia dela esango nuke. Haurdunaldian, fetua amaren umetokiaren barruan hazteko eta garatzeko prozesu fisiologikoak gertatzen dira. Giza haurdunaldiak 40 aste inguru irauten du, azken hilekoaren lehen egunetik edota 38 aste ernaldu zenetik (gutxi gorabehera 9 hilabete). Prozesu honen protagonista nagusiak, hozia,  enbrioia  eta umekia dira, f aktore horiek ez bazeuden, ez zelako haurdunaldirik egongo.  Horrekin batera, filogenesi bat sortzen da, hau da, espezie baten sorkuntza eta garapen bat.    Hori aipatu ondoren, ernaldiak etapa batzuk dituela esan dezakegu, beraz,  zeintzuk dira haurdunaldiko etapak? Gizakien haurdunaldiak, 40 aste edota 280 egun irauten du eta 3 etapatan banatu ahal da; lehen hiruhilekoa, lehenengo astetik 12. astera doa,