Ir al contenido principal

BAKARDADEA

BAKARDADEA:

Orain dela pare bat egun klasean landutako kontzeptu hau azaltzea erabaki dut blog honetan. Honekin batera, bakardadea, gizakiaren egoera naturala den bezala, norberaren eta besteen arteko topaketaren ondorio paradoxikoa da. Bakardadea isolamendu-egoera bat da, non pertsona bat bakarrik dagoen, lagun egiten duen pertsona edo animalia baten laguntzarik gabe.

Pertsona batzuentzat, bizitzako une batzuetan onena bakarrik egotea da, bizitzako gauzei buruz pentsatu eta hausnartu ahal izateko. Horretaz aparte, era askotako bakardadeak daude, alde batetik, bakardade gaiztoa; jasangaitza da pertsonentzat eta beste alde batetik, bakardade erakargarria; sormen eta jakituriaren iturri, kulturaren kimu da. 

Hasteko, askotan, jendearekin hainbeste denbora ematen dugunean, ahaztu egiten dugu gure identitateak, nor garen eta izan behar dugula suposatzen dena. Horregatik, eguneroko bizitzan bakardade uneak egotearen alde nago. Denbora behar dugu gurekin egoteko edo isiltasuna nabaritzeko. Bizitzatik eta gure bizitzetan nahi dugunetik pixka bat argitzeko, garrantzitsua da askotan bakoitza bere buruarekin bakardadean egotea eta gainera, jendearekin egoten garenean ezin baitugu pentsatu bakoitzak dituen arazoetan.

Amaitzeko, nire amonaren etxean egoten naizenean bakardadea zer den gero eta gehiago ulertzen dut, orain dela pare bat urte nire aitona hil egin zelako eta gaur egun, ondorioz, ez du orain dela pare bat urte izaten zuen babes edota euskarri bera. Egun pasatuz gero, nire amona gero eta tristeago ikusten dut era izugarrziko pena ematen dit. Baina, bakardadea aspketu askotan ona dela esango nuke, introspekzio-ariketa bat eskatzen duelako, non pertsonak bere burua deskubritu ahal duen.

Gainera, bideo bat jartzea pertsona nagusien bakardadeari buruzkoa interesgarria dela iruditzen zait beraz, hona hemen gai honi buruzko bideo bat: 

Juan y Medio reflexiona sobre la soledad en las personas mayores - El Hormiguero 3.0 - Bing video


BIBLIOGRAFIA:

Juan Fco. López Paz. (2012). Zahartze osasungarria: erreferentziak eta baliabideak. Argitalpenak Deustuko Unibertsitatea. 



Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire aurkezpena!

KAIXO! Nire izena Nagore Odiaga Uriarte da, 18 urte ditut eta Deustuko Gizarte Laneko ikaslea naiz. Lehenengo ikasturte honetako lehen lauhilekoan gauza asko barneratu ditut, ikasgai interesgarriak izan ditut eta espero dut lauhileko honetan ere gizarte-langile gisa moduan asko ikastea eta haztea. Horretaz aparte, orain, Giza Garapenaren Psikologia ikasgaia daukat; bizitzan zehar gizakiak dituen aldaketak aztertzen dituena. Azkenik, blog honetan aste hauetan zehar ikasgelan emandako edukiak islatuko ditut. Goazen!

Dibortzioa/Banaketa

  DIBORTZIOA Egia da duela urte asko, emakume askok tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasaten zituztela, eta beraietako askok, gauzak isiltzen zituztela, hau da, beren bizitzarekin jarraitzen zuten eta ez zuten inori gertatzen zitzaiena kontatzen; eta horrekin batera, baliabide ekonomikorik eta familiaren eta gizartearen laguntzarik ezak banantzea eragozten zuten. Baina gaur egun gauzak aldatu dira, eta asko. Gaur egun,  lehenengo zailtasunen aurrean, bikote-harremana eten eta azkar bilatzen da ordezkapen bat.  Gainera, bikote batean eragina izan dezake, halaber, bikoteko bi pertsonetako batek beste pertsona batekin egotea.  Hori alde batera utzita, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea dibortziatzeko faktore asko daudela, baina arazorik komunenetako bat bikote-eztabaidak dira. Azken finean, eztabaiden ondorioz, harremana higatu egiten da eta bi pertsonetako bat egoeraz nekatzen da.  Eta horretan zentratu nahi dut gaur, bikote-eztabaidetan. Adibide batekin hasiko naiz horrelako esp

Bizitzaren hasiera: Ernaldia

ERNALDIA   Azter daitekeenez, gaur egun informaizo asko dago munduko gauza denei buruz, eta kasu honetan ernaldiari buruz, horretaz hitz egingo baitut nik.  Zer da ernaldia? Ernaldutako obulua, umetokian ezartzen denetik erditzeko unera arteko aldia dela esango nuke. Haurdunaldian, fetua amaren umetokiaren barruan hazteko eta garatzeko prozesu fisiologikoak gertatzen dira. Giza haurdunaldiak 40 aste inguru irauten du, azken hilekoaren lehen egunetik edota 38 aste ernaldu zenetik (gutxi gorabehera 9 hilabete). Prozesu honen protagonista nagusiak, hozia,  enbrioia  eta umekia dira, f aktore horiek ez bazeuden, ez zelako haurdunaldirik egongo.  Horrekin batera, filogenesi bat sortzen da, hau da, espezie baten sorkuntza eta garapen bat.    Hori aipatu ondoren, ernaldiak etapa batzuk dituela esan dezakegu, beraz,  zeintzuk dira haurdunaldiko etapak? Gizakien haurdunaldiak, 40 aste edota 280 egun irauten du eta 3 etapatan banatu ahal da; lehen hiruhilekoa, lehenengo astetik 12. astera doa,