NERABEEN EGOZENTRISMOA:
Blog honetan nerabeen egozentrismoari buruz hitz egingo dut. Hasterko, haurrak egozentrikoak direla esaten den bezala, nerabeak ere egozentrikoak dira, pentsamendu formal berria gehiegikeriaz erabiliz, errealitatetik urruneko mundu hipotetiko bat sortzen duelako. Garrantsitzua da esatea, nerabe batek bere pentsamendua kontuan hartzeaz gain, besteena ere kontuan hartzeko gai dela. Garapen intelektuala lortzeko haurtzarotik nerabezarorako bidean bilakatuz eta aldatzen joan bhear den egozentrismo hori gainditu behar da, baina egia esanda, hori ez da gainditzen.
Duela urte batzuk, 13 urte nituenean, amak gauetan ez zidan oso berandu arte irteten uzten, nire kalea arriskutsu samarra baita eta beraz, arin joan behar izaten nuen etxera. Harik eta egun batean nekatu nintzen arte beti inor bainoa lehen joaten etxera, eta esan nion beranduago arte geratu ahal nintzen, lagunak kalean afaltzera geratuko zirelako, haren erantzuna "EZ" izan zen. Hortaz, asko haserretu nintzen berarekin, eta kasurik ez egitea erabaki nuen, etxera hain goiz joan behar nuen eta gogorik ez nuen bakarra nintzelako. Handik pixka batera deika hasi zitzaidan, nik ez nion deia hartu eta lagun bati deitzea erabaki zuen. Une hartan ez nintzen konturatzen zer gerta zekidakeen berarekin topo egiten nuenean, hau da, ez nituen kontuan hartu gero nire portaera horrek izan zitzakeen ondorioak. Berarekin topo egin nuenean, lasai hitz egiten hasi ginen, baina azkenean izugarrizko eztabaidan amaitu genuen. Une horretan konturatu nintzen nire pentsamenduak pentsatzeaz gain berarenak ere izan nitzakeela gogoan, baina horretaz gain, ez nintzen eskarmentatu egin nuena egitearren
- Juan Fco. López Paz. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Argitalpenak Deustuko Unibertsitatea.
Comentarios
Publicar un comentario