Ir al contenido principal

Osasuna Zahartzaroan

 Zahartzaroko Osasuna:

2.eskuliburuko kapituluak irakurri ditudanean, 5. kapitulua hain zuzen ere, kontzeptu horrek nire arreta piztu duela ikusiz gero, horri buruz hitz egitea erabaki dut. 

Orain dela urteak, urtero egiten den herriko kross batera apuntatu nintzen lagun batekin eta 4km egin behar izan genituen. Heldu zenean, karrera hori egiteko eguna, konturatu nintzen irteeran, nire lagunerakin nengoenean, 70 urte zituen bere aitona ere hortik zegoela eta horri buruz hitz egiten hasi ginen. Berak, hainbat kirol egiten zituela esan zidan, goizetan igerilekura  eta ondoren arratsaldez, ibiltzera joaten zela azaldu zidan. Aitonak beti esaten ziola kirola egiteko ez dagoela adin zehatzik aipatu zuen , garrantzitsua zela hori egitea, zeure buruarekin hobeto senti zintezkeelako, eta horrekin batera, zure osasuna, zaintzen ez den pertsona batena baino hobea izango zela ere. 

Hori kontuan hartuta, egunero kirola egitean eta pisu egokia mantentzean, hipertentsio arteriala, obesitatea, 2. motako diabetesa edo minbizia bezalako gaixotasunak garatzeko arriskua murrizten da, beraz, ez dago adin zehatz bat kirola egiteko. Jende askok, pertsona nagusiak kirola egiten ikusten duenean, komentario desegokiak egiten ditu, esate baterako, "gizon hori zergatik dago kirola egiten ez badio ezertarako balio",... Beraz, topiko horiekin eta jendeak pentsatzen duenarekin amaitu behar dugu. 

Ez zaitu inork gelditu behar kirola egin nahi baduzu, kirola eginez gero, beti ondo mantendu ahal zara, 10 urte edota 80 urte izanda. Hortaz, mundu guztiak kirola egitea ondo egongo litzateke, horrela osasuntsuago bizi ahal izateko. 



BIBLIOGRAFIA:

Juan Fco. López Paz. (2012). Zahartze osasungarria: erreferentziak eta baliabideak. Argitalpenak Deustuko Unibertsitatea. 


Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire aurkezpena!

KAIXO! Nire izena Nagore Odiaga Uriarte da, 18 urte ditut eta Deustuko Gizarte Laneko ikaslea naiz. Lehenengo ikasturte honetako lehen lauhilekoan gauza asko barneratu ditut, ikasgai interesgarriak izan ditut eta espero dut lauhileko honetan ere gizarte-langile gisa moduan asko ikastea eta haztea. Horretaz aparte, orain, Giza Garapenaren Psikologia ikasgaia daukat; bizitzan zehar gizakiak dituen aldaketak aztertzen dituena. Azkenik, blog honetan aste hauetan zehar ikasgelan emandako edukiak islatuko ditut. Goazen!

Dibortzioa/Banaketa

  DIBORTZIOA Egia da duela urte asko, emakume askok tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasaten zituztela, eta beraietako askok, gauzak isiltzen zituztela, hau da, beren bizitzarekin jarraitzen zuten eta ez zuten inori gertatzen zitzaiena kontatzen; eta horrekin batera, baliabide ekonomikorik eta familiaren eta gizartearen laguntzarik ezak banantzea eragozten zuten. Baina gaur egun gauzak aldatu dira, eta asko. Gaur egun,  lehenengo zailtasunen aurrean, bikote-harremana eten eta azkar bilatzen da ordezkapen bat.  Gainera, bikote batean eragina izan dezake, halaber, bikoteko bi pertsonetako batek beste pertsona batekin egotea.  Hori alde batera utzita, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea dibortziatzeko faktore asko daudela, baina arazorik komunenetako bat bikote-eztabaidak dira. Azken finean, eztabaiden ondorioz, harremana higatu egiten da eta bi pertsonetako bat egoeraz nekatzen da.  Eta horretan zentratu nahi dut gaur, bikote-eztabaidetan. Adibide batekin hasiko naiz horrelako esp

Bizitzaren hasiera: Ernaldia

ERNALDIA   Azter daitekeenez, gaur egun informaizo asko dago munduko gauza denei buruz, eta kasu honetan ernaldiari buruz, horretaz hitz egingo baitut nik.  Zer da ernaldia? Ernaldutako obulua, umetokian ezartzen denetik erditzeko unera arteko aldia dela esango nuke. Haurdunaldian, fetua amaren umetokiaren barruan hazteko eta garatzeko prozesu fisiologikoak gertatzen dira. Giza haurdunaldiak 40 aste inguru irauten du, azken hilekoaren lehen egunetik edota 38 aste ernaldu zenetik (gutxi gorabehera 9 hilabete). Prozesu honen protagonista nagusiak, hozia,  enbrioia  eta umekia dira, f aktore horiek ez bazeuden, ez zelako haurdunaldirik egongo.  Horrekin batera, filogenesi bat sortzen da, hau da, espezie baten sorkuntza eta garapen bat.    Hori aipatu ondoren, ernaldiak etapa batzuk dituela esan dezakegu, beraz,  zeintzuk dira haurdunaldiko etapak? Gizakien haurdunaldiak, 40 aste edota 280 egun irauten du eta 3 etapatan banatu ahal da; lehen hiruhilekoa, lehenengo astetik 12. astera doa,