SAILKAPENA:
Hemen, sailkapenaren kontzeptua azaltzea erabaki dut. Sailkapena, multzo edo talde bateko kide edo parte izaterakin lotuta dagoela esango nuke. Ume askok, zailtasunak izaten dituzte figura batzuk sailkatzeko esaten dietenean.
Piageten ustez, sailkapenak hiru etapa ditu; alde batetik, bilduma figuralak; irudietan oinarritutako sailkapenak direnak, hau da, umeek ez dutenean antzekotasunak kontuan hartzen, beste batetik, bilduma ez-figuralak; haurrak ezaugarrien antzekotasunari erreparatzen dionean eta azkenik, partekotasun-erlazioa ulertzea; hau sailkapenaren funtsezko ezaugarria da.
Orain dela, pare bat urte, nire 2 urteko lehengusinari bola desberdin batzuk eman nizkion, batzuetan kolorea eta tamainuak errepikatzen ziren, beste batzuetan aldiz, ez eta beraietako bakoitza dagozkien lekuan klasifikatzeko esan nion. Ez zuen ordenik jarraitu, hau da, berak nahi izan zuen moduan klasifikatu zituen, hainbat multzo egin eta multzo bakoitzean 5 bola desberdin jarri zituen. Horren ondorioz, nire lehengusinak momentu horretan bilduma figuralaren etapan zegoela esan dezaket, ez zituelako figura horien antzekotasunak kontuan izan.
Comentarios
Publicar un comentario