GURASOTASUNA:
Gai honi buruz hitz egitea erabaki dut, nahiko arrunta baita eta gero eta gehiago direla mundu osoan eta adin guztietan guraso izan nahi duten pertsonak. Horrekin batera, beste hainbat pertsona ere dira, oso gaztetatik ama izan nahi dutenak eta esandakoak, egia esan zirrara sortzen du beste pertsonengan. Baina orain, hau esanda, kontzeptu hau pixka bat azalduko dut.
Orain arte gauzak aldatuz joan dira, hau da, familien tamaina, osaera, egitura eta lan-banaketa aldatu egin dira. Adibidez, duela urte gutxi batzuk arte seme-alabak zaindu behar zituena ama zen. Gaur egun, zati txiki bat, baina gero eta aita gehiago, arduratzen dira umeen zaintzetaz; ama, berriz, lanera joan daiteke dirua lortzen jarraitu ahal izateko. Gainera, guraso izateko kontzeptua ere asko garatu dela esango nuke, gero eta emakume ezkongabe gehiago eta modu librean bizi diren bikote gehiago ari dira seme-alabak izaten edota adoptatzen, milioika ume aita gayekin edo lesbianekin edo gurasoordeekin bizi dira, etab.
Horrekin batera, ume bat izateak norberaren bizitzarako zenbait aldaketa ekartzen ditu, adibidez, bikoteen pentsamenduak eta bizitza ikusteko moduak askotan aldatu egiten du, zure bikotearekin duzun harremanak ere,... Egia esan, guraso zaren momentutik bakoitzaren edota ume horren gurasoen arreta denbora guztian dagoela plasmatuta beraien umearengan.
Esandakoarekin batera, nik ezagutzen dudan pertsona baten esperientzia edota egoera azalduko dut. Duela urtebetera arte, neska bat etxe txiki batean mutil-lagunarekin bizi zen, harik eta egun batean 20 urte besterik ez zituztela guraso izatea erabaki zuten arte. Hilabeteak aurrera zihoazen, eta jendea neska nor zen jakiten ari zenean, hain gaztetan familia bat osatzen hasiko zela, gaizki begiratzen hasi zitzaizkion kaletik, eta ondorioz, erditu zen arte ez zen kalera ateratzen. Horrekin batera, bere bizitzan gauza asko aldatu ziren, etxe handiago batera joan behar izan zuten bizitzera, bikotekidearekiko harremana gero eta okerragoa zen, eta hortaz, bere bide propioa hartu behar izan zuen bere bizitza independentearekin jarraitu ahal izateko. Beraz, gurasoen etxera joan zen bizitzera, eta berak, bizitza izorratu zuela hain gaztea izanik, amari alaba zaintzeko esaten zion. Baina azken finean, bere bikotekidearekin gauzak konpondu zituen eta behar zituzten baliabideak eta gauza/objektu denak erosi zituzten beraien umearentzat eta ordutik aurrera dena ondo joan zitzaien.
Beraz, gauzak lehenengoz ondo pentsatu behar dira bizitza honetan, ume bat izateak hainbat buruhauste dakarrelako eta mendekotasun eta erantzukizun handia da.
Comentarios
Publicar un comentario