Ir al contenido principal

Habia hutsaren sindromea

 HABIA HUTSAREN SINDROMEA

Beste hainbat kontzeptuei edota gaiei buruz hitz egin dudan moduan, honi buruz hitz egitea ere garrantzitsua edo interesgarria iruditzen zait.

Seme-alabek etxetik behin betiko alde egiten dutenean gurasoek sentitzen dituzten sentimendu negatiboen multzoa da (tristura, hutsunea, bakardadea, malenkonia, antsietatea edo suminkortasuna). Bakardadearen sentimendua da guztietan garrantzitsuena, eta bere seme-alabetako bat edo batzuk ez daudenean ager daiteke. Sindrome hau, hainbat arrazoi edo faktorek eragin dezakete, hala nola bizitza osoa haurrak zaintzen ematea, bizitzan zehar haurrekin denbora asko pasatzera ohitzea eta joaten direnean akituta sentitzea.

Honek, bereziki emakumeei eragiten die, batez ere ama tradizionalei, haien identitatea eta autoestimua amatasunarekin lotuta daudelako eta zeukaten guztia galdu dutela sentitzen dutelako. Hala ere, aitari ere eragiten dio, baina modu ezberdinean. Gainera, esan liteke etapa nahiko gogorra dela, baina, azken finean, semeak etxetik alde egitea erabakitzen badu, adin nagusikoa eta independentea bada, errespetatu egin behar da bere erabakia.

Une hori iristen denean, zure bikotekidearekin gehiago elkartu ahal izateko unerik onena dela esan daiteke, haien aldetik babes handia jaso ahal izango baita. 



Esandakoa komentatu ondoren, bideo bat utziko dut, habia hutsaren sindromea zer den azaltzen duenak. Bideo honetan gizarte-langile bat agertuko da habia hutsaren sindromeari buruz hitz egiten.





Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire aurkezpena!

KAIXO! Nire izena Nagore Odiaga Uriarte da, 18 urte ditut eta Deustuko Gizarte Laneko ikaslea naiz. Lehenengo ikasturte honetako lehen lauhilekoan gauza asko barneratu ditut, ikasgai interesgarriak izan ditut eta espero dut lauhileko honetan ere gizarte-langile gisa moduan asko ikastea eta haztea. Horretaz aparte, orain, Giza Garapenaren Psikologia ikasgaia daukat; bizitzan zehar gizakiak dituen aldaketak aztertzen dituena. Azkenik, blog honetan aste hauetan zehar ikasgelan emandako edukiak islatuko ditut. Goazen!

Dibortzioa/Banaketa

  DIBORTZIOA Egia da duela urte asko, emakume askok tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasaten zituztela, eta beraietako askok, gauzak isiltzen zituztela, hau da, beren bizitzarekin jarraitzen zuten eta ez zuten inori gertatzen zitzaiena kontatzen; eta horrekin batera, baliabide ekonomikorik eta familiaren eta gizartearen laguntzarik ezak banantzea eragozten zuten. Baina gaur egun gauzak aldatu dira, eta asko. Gaur egun,  lehenengo zailtasunen aurrean, bikote-harremana eten eta azkar bilatzen da ordezkapen bat.  Gainera, bikote batean eragina izan dezake, halaber, bikoteko bi pertsonetako batek beste pertsona batekin egotea.  Hori alde batera utzita, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea dibortziatzeko faktore asko daudela, baina arazorik komunenetako bat bikote-eztabaidak dira. Azken finean, eztabaiden ondorioz, harremana higatu egiten da eta bi pertsonetako bat egoeraz nekatzen da.  Eta horretan zentratu nahi dut gaur, bikote-eztabaidetan. Adibide batekin hasiko naiz horrelako esp

Bizitzaren hasiera: Ernaldia

ERNALDIA   Azter daitekeenez, gaur egun informaizo asko dago munduko gauza denei buruz, eta kasu honetan ernaldiari buruz, horretaz hitz egingo baitut nik.  Zer da ernaldia? Ernaldutako obulua, umetokian ezartzen denetik erditzeko unera arteko aldia dela esango nuke. Haurdunaldian, fetua amaren umetokiaren barruan hazteko eta garatzeko prozesu fisiologikoak gertatzen dira. Giza haurdunaldiak 40 aste inguru irauten du, azken hilekoaren lehen egunetik edota 38 aste ernaldu zenetik (gutxi gorabehera 9 hilabete). Prozesu honen protagonista nagusiak, hozia,  enbrioia  eta umekia dira, f aktore horiek ez bazeuden, ez zelako haurdunaldirik egongo.  Horrekin batera, filogenesi bat sortzen da, hau da, espezie baten sorkuntza eta garapen bat.    Hori aipatu ondoren, ernaldiak etapa batzuk dituela esan dezakegu, beraz,  zeintzuk dira haurdunaldiko etapak? Gizakien haurdunaldiak, 40 aste edota 280 egun irauten du eta 3 etapatan banatu ahal da; lehen hiruhilekoa, lehenengo astetik 12. astera doa,