Ir al contenido principal

Heriotza

 HERIOTZA:

Klasean emandako kontzeptua hau aurkezpen batzuen bidez, interesgarria iruditu zait eta beraz, horri buruz hitz egitea eta hitz hau lantzea gustatuko litzaidake, hortaz, hor doa.

Heriotza, bizitza bezala, norberaren esperientzia da. Egia da jende asko heriotzaren beldur dela, ez baitakigulako zer dagoen horren ondoren. Heriotzaren ondorengo bizitza izaki bizidun baten identitatearen edo kontzientzia-fluxuaren funtsezko zatiak gorputz fisiko edo espiritualaren heriotzaren ondoren jarraitzen duela sinestea da. Pertsona askok heriotzaren ondoren, beste bizi hobe bat dagoela uste dute. Horretaz aparte, kontzeptu honi buruz, hainbat eredu metafisiko desberdin daude, nik bi azalduko ditut: 

  • BerraragiztatzeIzaki bizidun baten alderdi batek heriotza bakoitzaren ondoren gorputz edo forma fisiko desberdin batean bizitza berri bat hasteko erabiltzen duen kontzeptu filosofiko edo erlijiosoa dela esango nuke. Errenazimentua edota transmigrazioa ere esaten zaio. Indiako erlijio nagusien printzipio nagusia da.
  • Zerua edo infernua: Zerua, askotan 'leku altuena' deskribatzen da, leku sakratuena edo paradisu bat bezala, infernuaren edo beheko lekuen kontrastean, jendeak pentsatzen du pertsona bat bizitza honetan ondo portatzen denean, hil ondoren, zerura joango dela bertan bizitza hobea dagoelako hemen daukaguna baino, eta gaizki portatzen bada aldiz, infernura joango litzatekeela, suzko leku bat delako eta hori esatean gaiztakeriarekin lotzen delako.
Adibidez, kontzeptu horri buruzko adibide batekin hasteko, ni txikia nintzenean eta nire aitona hil zenean,  oso triste jarri nintzen ez nuelako espero gertatu zaiona gertatzea eta oso gogorra egin zitzaidan egoera hori aurrera eramatea, baina nire gurasoek, bera, egun horretatik aurrera leku hobe batean egongo zela esan zidaten eta bertan, beste senideekin aurkitu zela ere. 


BIBLIOGRAFIA:

- Juan Fco. López Paz. (2012). Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia. Argitalpenak Deustuko Unibertsitatea. 


Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire aurkezpena!

KAIXO! Nire izena Nagore Odiaga Uriarte da, 18 urte ditut eta Deustuko Gizarte Laneko ikaslea naiz. Lehenengo ikasturte honetako lehen lauhilekoan gauza asko barneratu ditut, ikasgai interesgarriak izan ditut eta espero dut lauhileko honetan ere gizarte-langile gisa moduan asko ikastea eta haztea. Horretaz aparte, orain, Giza Garapenaren Psikologia ikasgaia daukat; bizitzan zehar gizakiak dituen aldaketak aztertzen dituena. Azkenik, blog honetan aste hauetan zehar ikasgelan emandako edukiak islatuko ditut. Goazen!

Dibortzioa/Banaketa

  DIBORTZIOA Egia da duela urte asko, emakume askok tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasaten zituztela, eta beraietako askok, gauzak isiltzen zituztela, hau da, beren bizitzarekin jarraitzen zuten eta ez zuten inori gertatzen zitzaiena kontatzen; eta horrekin batera, baliabide ekonomikorik eta familiaren eta gizartearen laguntzarik ezak banantzea eragozten zuten. Baina gaur egun gauzak aldatu dira, eta asko. Gaur egun,  lehenengo zailtasunen aurrean, bikote-harremana eten eta azkar bilatzen da ordezkapen bat.  Gainera, bikote batean eragina izan dezake, halaber, bikoteko bi pertsonetako batek beste pertsona batekin egotea.  Hori alde batera utzita, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea dibortziatzeko faktore asko daudela, baina arazorik komunenetako bat bikote-eztabaidak dira. Azken finean, eztabaiden ondorioz, harremana higatu egiten da eta bi pertsonetako bat egoeraz nekatzen da.  Eta horretan zentratu nahi dut gaur, bikote-eztabaidetan. Adibide batekin hasiko naiz horrelako esp

Bizitzaren hasiera: Ernaldia

ERNALDIA   Azter daitekeenez, gaur egun informaizo asko dago munduko gauza denei buruz, eta kasu honetan ernaldiari buruz, horretaz hitz egingo baitut nik.  Zer da ernaldia? Ernaldutako obulua, umetokian ezartzen denetik erditzeko unera arteko aldia dela esango nuke. Haurdunaldian, fetua amaren umetokiaren barruan hazteko eta garatzeko prozesu fisiologikoak gertatzen dira. Giza haurdunaldiak 40 aste inguru irauten du, azken hilekoaren lehen egunetik edota 38 aste ernaldu zenetik (gutxi gorabehera 9 hilabete). Prozesu honen protagonista nagusiak, hozia,  enbrioia  eta umekia dira, f aktore horiek ez bazeuden, ez zelako haurdunaldirik egongo.  Horrekin batera, filogenesi bat sortzen da, hau da, espezie baten sorkuntza eta garapen bat.    Hori aipatu ondoren, ernaldiak etapa batzuk dituela esan dezakegu, beraz,  zeintzuk dira haurdunaldiko etapak? Gizakien haurdunaldiak, 40 aste edota 280 egun irauten du eta 3 etapatan banatu ahal da; lehen hiruhilekoa, lehenengo astetik 12. astera doa,