Ir al contenido principal

Jubilazioa

JUBILAZIOA

Blog honetan erretiroari buruz hitz egingo dut, garrantzitsua iruditzen baitzait kontzeptu horri buruz hitz egitea.

Erretiroa edota jubilazioa, lan-jardueratik erretiratzea da, legeak ezarritako adinera iristeagatik. Horrekin batera, jende askok jubilazioa bizitzako etaparik onena dela esaten du, ez delako ezer egiten. Adibidez, erretiratuek egun osoa ematen dute tabernetan, horregatik esaten da etaparena. Horrekin batera, jubilaziora heltzen denean pertsona bat, egia da, denbora gehiago izaten duela familiarekin, lagunekin edota beste edonorekin egoteko. 

Ildo horretatik, nire aitonak lan egiteari utzi zionean, etxeko lanak egiten zituen, nire amonari laguntzen zion, eta gainera, hortu bat erosi zuen eta baita animalia batzuk ere. Horrekin batera orain, denbora asko daukanez, gauzak egiten dituela  esan nahi dut denbora nolabait hiltzeko, etxean egoteak larritu egiten baitzuen, eta oso luzea egiten baitzitzaion eguna. Hori guztia egiten hasi zen, errutina hartuta baitzeukan: goizean goiz jaiki, gosaldu eta lanera joan, baina orain, lehen bezala, baina ordurako erretiratuta zegoenez, baratzera joan, barazkiak landatzen eta animaliei jaten ematen igarotzen zuen goiza.

Azken finean, denbora librea okupatuta izatea eta kudeatzen jakitea oso garrantzitsua dela esango nuke, bakoitzaren bizitzak aurrera egiten duelako eta azkenean gogotsu egon behar gara bizitzako edozein etapatan egon arren. Gainera, gaztea izan diren einean eta lortu ez zituzten helburuak lortzeko momentua izan ahal dela esan ahalko nuke eta gauza berriak ere ezagutzeko edota aztertzeko.






Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire aurkezpena!

KAIXO! Nire izena Nagore Odiaga Uriarte da, 18 urte ditut eta Deustuko Gizarte Laneko ikaslea naiz. Lehenengo ikasturte honetako lehen lauhilekoan gauza asko barneratu ditut, ikasgai interesgarriak izan ditut eta espero dut lauhileko honetan ere gizarte-langile gisa moduan asko ikastea eta haztea. Horretaz aparte, orain, Giza Garapenaren Psikologia ikasgaia daukat; bizitzan zehar gizakiak dituen aldaketak aztertzen dituena. Azkenik, blog honetan aste hauetan zehar ikasgelan emandako edukiak islatuko ditut. Goazen!

Dibortzioa/Banaketa

  DIBORTZIOA Egia da duela urte asko, emakume askok tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasaten zituztela, eta beraietako askok, gauzak isiltzen zituztela, hau da, beren bizitzarekin jarraitzen zuten eta ez zuten inori gertatzen zitzaiena kontatzen; eta horrekin batera, baliabide ekonomikorik eta familiaren eta gizartearen laguntzarik ezak banantzea eragozten zuten. Baina gaur egun gauzak aldatu dira, eta asko. Gaur egun,  lehenengo zailtasunen aurrean, bikote-harremana eten eta azkar bilatzen da ordezkapen bat.  Gainera, bikote batean eragina izan dezake, halaber, bikoteko bi pertsonetako batek beste pertsona batekin egotea.  Hori alde batera utzita, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea dibortziatzeko faktore asko daudela, baina arazorik komunenetako bat bikote-eztabaidak dira. Azken finean, eztabaiden ondorioz, harremana higatu egiten da eta bi pertsonetako bat egoeraz nekatzen da.  Eta horretan zentratu nahi dut gaur, bikote-eztabaidetan. Adibide batekin hasiko naiz horrelako esp

Bizitzaren hasiera: Ernaldia

ERNALDIA   Azter daitekeenez, gaur egun informaizo asko dago munduko gauza denei buruz, eta kasu honetan ernaldiari buruz, horretaz hitz egingo baitut nik.  Zer da ernaldia? Ernaldutako obulua, umetokian ezartzen denetik erditzeko unera arteko aldia dela esango nuke. Haurdunaldian, fetua amaren umetokiaren barruan hazteko eta garatzeko prozesu fisiologikoak gertatzen dira. Giza haurdunaldiak 40 aste inguru irauten du, azken hilekoaren lehen egunetik edota 38 aste ernaldu zenetik (gutxi gorabehera 9 hilabete). Prozesu honen protagonista nagusiak, hozia,  enbrioia  eta umekia dira, f aktore horiek ez bazeuden, ez zelako haurdunaldirik egongo.  Horrekin batera, filogenesi bat sortzen da, hau da, espezie baten sorkuntza eta garapen bat.    Hori aipatu ondoren, ernaldiak etapa batzuk dituela esan dezakegu, beraz,  zeintzuk dira haurdunaldiko etapak? Gizakien haurdunaldiak, 40 aste edota 280 egun irauten du eta 3 etapatan banatu ahal da; lehen hiruhilekoa, lehenengo astetik 12. astera doa,