Ir al contenido principal

Langabezia:

 LANGABEZIA:

Hemen langabezia kontzeptua azalduko dut, mundu honetan urtez urte pil pilean dagoen arazoetako bat delako eta interesgarria iruditzen zait honi buruz aztertzea edota hitz egitea.

Langabezia hitzak, herrialde bateko langabeei egiten die erreferentzia; hau da, duela urtebete edo pare bat urte lanean aritu ziren eta gaur egun lan egiten ez duten pertsonei, beren enpresa ez baita ondo joan. Egia da, etorri zitzaigun eta orandik gure artean dagoen pandemiaren ondorioz, jende askok langabezian ukatu zuela, esate baterako, autonomo moduan lan egiten zutenak,  ezin izaten zuten "teletrabajo" moduan egin beraz, hainbat enpresak porrot egin zuten eta momentu haretan ezin izan zuten kobazulo baltz hartatik irten. 

Adibidez, nire amaren lehengusinak taberna batean egiten zuen lan. Lehenengoko hiru hilabeteetan ondo zihoan bere lana, baina heldu zen egun bat non, bere tabernara ez zen jenderik joaten. Horrek, horrela jarraitu zuen hurrengo hainbat hilabeetan, eta emakume honek, ez zuen dirurik irabazten ia, hau da, irabazten zuen diru gutxia tabernaren gastuak ordaintzeko izaten zen, eta soberan zuen beste diru horrekin, ez zion ematen bere bizitza aurrera eramateko aukera. Eta taberna hori itxi behar zuela konturatu zen. Hurrengo hilabeteetan, ez zuen lanik izan eta diru-laguntzak ematen zioten.Azken finean, urte bat pasatu eta gero, lan on bat eskaini zioten eta gaur egun, oso ondo eta pozik dabil bertan. 

Arazo hau, hainbat pertsonei gertatzen zaie eta oso ohikoa da. Adibidez, gazteei lan egiteko esperientzia behar dugula esaten digute eta inoiz lan egin ez duen pertsona batek ez du esperientziarik izaten, hortaz, ez diote lanerako deitzen. 



Hemen pertsona desberdin batzuk langabeziari buruz hitz egiten dutela jarriko dut: 




Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire aurkezpena!

KAIXO! Nire izena Nagore Odiaga Uriarte da, 18 urte ditut eta Deustuko Gizarte Laneko ikaslea naiz. Lehenengo ikasturte honetako lehen lauhilekoan gauza asko barneratu ditut, ikasgai interesgarriak izan ditut eta espero dut lauhileko honetan ere gizarte-langile gisa moduan asko ikastea eta haztea. Horretaz aparte, orain, Giza Garapenaren Psikologia ikasgaia daukat; bizitzan zehar gizakiak dituen aldaketak aztertzen dituena. Azkenik, blog honetan aste hauetan zehar ikasgelan emandako edukiak islatuko ditut. Goazen!

Dibortzioa/Banaketa

  DIBORTZIOA Egia da duela urte asko, emakume askok tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasaten zituztela, eta beraietako askok, gauzak isiltzen zituztela, hau da, beren bizitzarekin jarraitzen zuten eta ez zuten inori gertatzen zitzaiena kontatzen; eta horrekin batera, baliabide ekonomikorik eta familiaren eta gizartearen laguntzarik ezak banantzea eragozten zuten. Baina gaur egun gauzak aldatu dira, eta asko. Gaur egun,  lehenengo zailtasunen aurrean, bikote-harremana eten eta azkar bilatzen da ordezkapen bat.  Gainera, bikote batean eragina izan dezake, halaber, bikoteko bi pertsonetako batek beste pertsona batekin egotea.  Hori alde batera utzita, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea dibortziatzeko faktore asko daudela, baina arazorik komunenetako bat bikote-eztabaidak dira. Azken finean, eztabaiden ondorioz, harremana higatu egiten da eta bi pertsonetako bat egoeraz nekatzen da.  Eta horretan zentratu nahi dut gaur, bikote-eztabaidetan. Adibide batekin hasiko naiz horrelako esp

Bizitzaren hasiera: Ernaldia

ERNALDIA   Azter daitekeenez, gaur egun informaizo asko dago munduko gauza denei buruz, eta kasu honetan ernaldiari buruz, horretaz hitz egingo baitut nik.  Zer da ernaldia? Ernaldutako obulua, umetokian ezartzen denetik erditzeko unera arteko aldia dela esango nuke. Haurdunaldian, fetua amaren umetokiaren barruan hazteko eta garatzeko prozesu fisiologikoak gertatzen dira. Giza haurdunaldiak 40 aste inguru irauten du, azken hilekoaren lehen egunetik edota 38 aste ernaldu zenetik (gutxi gorabehera 9 hilabete). Prozesu honen protagonista nagusiak, hozia,  enbrioia  eta umekia dira, f aktore horiek ez bazeuden, ez zelako haurdunaldirik egongo.  Horrekin batera, filogenesi bat sortzen da, hau da, espezie baten sorkuntza eta garapen bat.    Hori aipatu ondoren, ernaldiak etapa batzuk dituela esan dezakegu, beraz,  zeintzuk dira haurdunaldiko etapak? Gizakien haurdunaldiak, 40 aste edota 280 egun irauten du eta 3 etapatan banatu ahal da; lehen hiruhilekoa, lehenengo astetik 12. astera doa,