Zahartzaroko Osasuna : 2.eskuliburuko kapituluak irakurri ditudanean, 5. kapitulua hain zuzen ere, kontzeptu horrek nire arreta piztu duela ikusiz gero, horri buruz hitz egitea erabaki dut. Orain dela urteak, urtero egiten den herriko kross batera apuntatu nintzen lagun batekin eta 4km egin behar izan genituen. Heldu zenean, karrera hori egiteko eguna, konturatu nintzen irteeran, nire lagunerakin nengoenean, 70 urte zituen bere aitona ere hortik zegoela eta horri buruz hitz egiten hasi ginen. Berak, hainbat kirol egiten zituela esan zidan, goizetan igerilekura eta ondoren arratsaldez, ibiltzera joaten zela azaldu zidan. A itonak beti esaten ziola kirola egiteko ez dagoela adin zehatzik aipatu zuen , garrantzitsua zela hori egitea, zeure buruarekin hobeto senti zintezkeelako, eta horrekin batera, zure osasuna, zaintzen ez den pertsona batena baino hobea izango zela ere. Hori kontuan hartuta, e gunero kirola egitean eta pisu egokia mantentzean, hipertentsio arteriala, obesitatea, 2.