FAMILIA : Beste gai batzuei buruz hitz egin dudan bezala, garrantzitsua iruditzen zait gaur egun dauden familia motei edota familia klaseei buruz hitz egitea ere. Familia hitza entzuten dugunean, badakigu jendeak zer esan nahi duen. B aina esan behar da, halaber, munduko familia guztiak ez direla berdinak, hau da, familia mota asko daudela, adibidez, guraso bakarrekoak, bi ama edo bi aita dituztenak... Horretaz gain, gaur egun jendeak gero eta gehiago adoptatzen ditu haurrak. H onekin batera, hainbat kulturatako familiak sortzen dira, adoptatzen dituzten pertsona horiek beste kultura batzuetakoak izan baitaitezke. Beraz hori esanda, Indian dauden familia motak ere aipatu nahi nituzke. Mendebaldean familia-eredu ohikoena Familia Nuklearra edo Ezkontidea da (aitak, amak eta seme-alabek osatua); Indian, berriz, familia zabala da eredu ohikoena. Hala ere, familia tipologia asko daude, hala nola Fraternal Poliandria PANJABen (anai-arreba batzuk emakume bakarrarekin). Familia hedatuaren l