Ir al contenido principal

Entradas

Familia

FAMILIA :  Beste gai batzuei buruz hitz egin dudan bezala, garrantzitsua iruditzen zait gaur egun dauden familia motei edota familia klaseei buruz hitz egitea ere.  Familia hitza entzuten dugunean, badakigu jendeak zer esan nahi duen. B aina esan behar da, halaber, munduko familia guztiak ez direla berdinak, hau da, familia mota asko daudela, adibidez, guraso bakarrekoak, bi ama edo bi aita dituztenak... Horretaz gain, gaur egun jendeak gero eta gehiago adoptatzen ditu haurrak. H onekin batera, hainbat kulturatako familiak sortzen dira, adoptatzen dituzten pertsona horiek beste kultura batzuetakoak izan baitaitezke. Beraz hori esanda,  Indian dauden familia motak ere aipatu nahi nituzke. Mendebaldean familia-eredu ohikoena Familia Nuklearra edo Ezkontidea da (aitak, amak eta seme-alabek osatua); Indian, berriz, familia zabala da eredu ohikoena. Hala ere, familia tipologia asko daude, hala nola Fraternal Poliandria PANJABen (anai-arreba batzuk emakume bakarrarekin). Familia hedatuaren l
Entradas recientes

Habia hutsaren sindromea

  HABIA HUTSAREN SINDROMEA :  Beste hainbat kontzeptuei edota gaiei buruz hitz egin dudan moduan, honi buruz hitz egitea ere garrantzitsua edo interesgarria iruditzen zait. Seme-alabek etxetik behin betiko alde egiten dutenean gurasoek sentitzen dituzten sentimendu negatiboen multzoa da (tristura, hutsunea, bakardadea, malenkonia, antsietatea edo suminkortasuna). B akardadearen sentimendua da guztietan garrantzitsuena, eta bere seme-alabetako bat edo batzuk ez daudenean ager daiteke.  Sindrome hau, hain bat arrazoi edo faktorek eragin dezakete, hala nola bizitza osoa haurrak zaintzen ematea, bizitzan zehar haurrekin denbora asko pasatzera ohitzea eta joaten direnean akituta sentitzea. Honek, bereziki  emakumeei eragiten die, batez ere ama tradizionalei, haien identitatea eta autoestimua amatasunarekin lotuta daudelako eta zeukaten guztia galdu dutela sentitzen dutelako. Hala ere, aitari ere eragiten dio, baina modu ezberdinean. Gainera, esan liteke  etapa  nahiko   gogorra dela, baina,

Gurasotasuna

GURASOTASUNA :  Gai honi buruz hitz egitea erabaki dut, nahiko arrunta baita eta  gero eta gehiago direla mundu osoan eta adin guztietan guraso izan nahi duten pertsonak . Horrekin batera, beste hainbat pertsona ere dira, oso gaztetatik ama izan nahi dutenak eta esandakoak, egia esan zirrara sortzen du beste pertsonengan. Baina orain, hau esanda, kontzeptu hau pixka bat azalduko dut. Orain arte gauzak aldatuz joan dira, hau da, familien tamaina, osaera, egitura eta lan-banaketa aldatu egin dira. Adibidez, duela urte gutxi batzuk arte seme-alabak zaindu behar zituena ama zen. Gaur egun, zati txiki bat, baina gero eta aita gehiago, arduratzen dira umeen zaintzetaz; ama, berriz, lanera joan daiteke dirua lortzen jarraitu ahal izateko. Gainera, guraso izateko kontzeptua ere asko garatu dela esango nuke, gero eta emakume ezkongabe gehiago eta modu librean bizi diren bikote gehiago ari dira seme-alabak izaten edota adoptatzen, milioika ume aita gayekin edo lesbianekin edo gurasoordeekin bizi

Langabezia:

  LANGABEZIA : Hemen langabezia kontzeptua azalduko dut, mundu honetan urtez urte pil pilean dagoen arazoetako bat delako eta interesgarria iruditzen zait honi buruz aztertzea edota hitz egitea. Langabezia hitzak, herrialde bateko langabeei egiten die erreferentzia; hau da, d uela urtebete edo pare bat urte lanean aritu ziren eta gaur egun lan egiten ez duten pertsonei, beren enpresa ez baita ondo joan. Egia da, etorri zitzaigun eta orandik gure artean dagoen pandemiaren ondorioz, jende askok langabezian ukatu zuela, esate baterako, autonomo moduan lan egiten zutenak,  ezin izaten zuten "teletrabajo" moduan egin beraz, hainbat enpresak porrot egin zuten eta momentu haretan ezin izan zuten kobazulo baltz hartatik irten.  Adibidez, nire amaren lehengusinak taberna batean egiten zuen lan. Lehenengoko hiru hilabeteetan ondo zihoan bere lana, baina heldu zen egun bat non, bere tabernara ez zen jenderik joaten. Horrek, horrela jarraitu zuen hurrengo hainbat hilabeetan, eta emakume

Jubilazioa

JUBILAZIOA :  Blog honetan erretiroari buruz hitz egingo dut, garrantzitsua iruditzen baitzait kontzeptu horri buruz hitz egitea. Erretiroa edota jubilazioa, lan-jardueratik erretiratzea da, legeak ezarritako adinera iristeagatik. Horrekin batera, jende askok jubilazioa bizitzako etaparik onena dela esaten du, ez delako ezer egiten. Adi bidez, erretiratuek egun osoa ematen dute tabernetan, horregatik esaten da etaparena. Horrekin batera, jubilaziora heltzen denean pertsona bat, egia da, denbora gehiago izaten duela familiarekin, lagunekin edota beste edonorekin egoteko.  Ildo horretatik, nire aitonak lan egiteari utzi zionean, etxeko lanak egiten zituen, nire amonari laguntzen zion, eta gainera, hortu bat erosi zuen eta baita animalia batzuk ere. Horrekin batera orain, denbora asko daukanez, gauzak egiten dituela    esan nahi dut  denbora nolabait hiltzeko, etxean egoteak larritu egiten baitzuen, eta oso luzea egiten baitzitzaion eguna. H ori guztia egiten hasi zen, errutina hartuta ba

Heriotza

  HERIOTZA : Klasean emandako kontzeptua hau aurkezpen batzuen bidez, interesgarria iruditu zait eta beraz, horri buruz hitz egitea eta hitz hau lantzea gustatuko litzaidake, hortaz, hor doa. Heriotza, bizitza bezala, norberaren esperientzia da. Egia da jende asko heriotzaren beldur dela, ez baitakigulako zer dagoen horren ondoren. H eriotzaren ondorengo bizitza izaki bizidun baten identitatearen edo kontzientzia-fluxuaren funtsezko zatiak gorputz fisiko edo espiritualaren heriotzaren ondoren jarraitzen duela sinestea da. Pertsona askok heriotzaren ondoren, beste bizi hobe bat dagoela uste dute. Horretaz aparte, kontzeptu honi buruz, hainbat eredu metafisiko desberdin daude, nik bi azalduko ditut:  Berraragiztatze :  Izaki bizidun baten alderdi batek heriotza bakoitzaren ondoren gorputz edo forma fisiko desberdin batean bizitza berri bat hasteko erabiltzen duen kontzeptu filosofiko edo erlijiosoa dela esango nuke. Errenazimentua edota transmigrazioa ere esaten zaio. Indiako erlijio nag

Osasuna Zahartzaroan

  Zahartzaroko Osasuna : 2.eskuliburuko kapituluak irakurri ditudanean, 5. kapitulua hain zuzen ere, kontzeptu horrek nire arreta piztu duela ikusiz gero, horri buruz hitz egitea erabaki dut.  Orain dela urteak, urtero egiten den herriko kross batera apuntatu nintzen lagun batekin eta 4km egin behar izan genituen. Heldu zenean, karrera hori egiteko eguna, konturatu nintzen irteeran, nire lagunerakin nengoenean, 70 urte zituen bere aitona ere hortik zegoela eta horri buruz hitz egiten hasi ginen. Berak, hainbat kirol egiten zituela esan zidan, goizetan igerilekura  eta ondoren arratsaldez, ibiltzera joaten zela azaldu zidan. A itonak beti esaten ziola kirola egiteko ez dagoela adin zehatzik aipatu zuen , garrantzitsua zela hori egitea, zeure buruarekin hobeto senti zintezkeelako, eta horrekin batera, zure osasuna, zaintzen ez den pertsona batena baino hobea izango zela ere.  Hori kontuan hartuta, e gunero kirola egitean eta pisu egokia mantentzean, hipertentsio arteriala, obesitatea, 2.