Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2022

Hizkuntzaren garapena

  HIZKUNTZAREN GARAPENA:  Gaurko klasean umeen hizkuntzen garapenaren kontzeptua ikusi eta ikasi dugu, beraz hemen horri buruz hitz egingo dut.  Ume guztiak hizkuntzaren garapenaren zehar hainbat aldi edota urrats nagusi pasatu behar dituzte. Adibidez, berezitu gabeko negarra ; hori, lehenengo egunetan izaten da eta umeak egiten dituen negarrak berezitu gabekoak izaten dira, hau da, normalean helduek ez dute jakiten ume horrek negar egiten duenean zer nahi duen. Beste alde batetik, negar berezitua izaten hasten da, hau zerbait aldarrikatu nahi duenean eta ez dakinean nola egin gertatzen da. Ondoren, zezelketa ere dago, bigarren hilabetean hasten da, eta ahots-jolasa izaten da, fonemen garapenaren hasiera izaten da. Lalazioa ere ohikoa izaten da umeetan, eta hori entzuten dituen soinuak errepikatzean datza, seigarren hilabetean agertzen da. Azkenik, ekolalia dago, zortzi eta bederatzigarren hilabeteetan hasten da eta hemen, haurtxoak helduei imitatzen die, hau da, beraiek egiten ditu

Grafismoa

 GRAFISMOA: Aste honetako klaseetan kontzeptu berri asko ikasi ditugu, eta haietako bat artikulu honetan azalduko dudana izan da. Hasteko, Grafismoa adierazpen grafiko bat da, non umeek, komunikatzeko edota zerbait irudikatzeko erabiltzen duten. 2-4 urteko ume baten marrazkiak hartzen baditugu, hau da, bere etapak  ikusten baditugu, ikusiko dugu bere lehen marrazkia zirriborro bat izango litzatekeela. Marrazki horrek ez luke zentzurik izango eta ikusten den guztia marra batzuk izango litzateke. Hona hemen adibide bat:  Ondoren, 5 urterekin esango bagenekio ume bati marrazteko, eta pertsona batzuk egiten hasten bada, zapaburu moduko batzuk marraztuko lituzke, hau da, burua handia egingo luke, ondoren gorputza marrazteko orduan, marra bat egingo zuen eta gero besoak beste lerro batzuk. Eta hori berarentzako, pertsona bat izango litzateke.  Adibidez:  Nagusiagoa egiten denean, hau da, 8 urte dituenean, marraztu nahi dituen objektu denak, xehetasun guztiarekin irudikatu ditu ( errealismo

Kontserbazioa

 KONTSERBAZIOA: Aurreko egunean, klasean, hainbat kontzeptu ikusi genituen eta horietatik "Kontserbazioa" izan da gehien gustatu zaidana. Beraz, horri buruz hitz egingo dut gaurko artikulu honetan. Gurasoekin oporretan egon nintzen ean duela urte pare batzuk, nire amak, proba bat egin nahi zidan eta hotelean egon ginenean, bazkaltzeko mahaiaren gainean bi baso ur jarri zizkidan, bata aitarena eta bestea berarena. Eta galdera pare bat egin zizkidan, hasieran edalontzietan likido kopuru bera ote zegoen  esan zidan,  nik baietz erantzun nion.  Gero edalontzietako bat, pitxer batera aldatu zuen eta kopuru bera ote zegoen galdetzen zidan. Nik, berriz, 4 urte besterik ez nituenez, ezetz esan nion. Galdera gehiago egin zizkidan baina ni ez nintzelez konturatzen ezertaz eta niretzat kopuru desberdina zegoenez, ez nion jaramonik egiten esaten zegoenaz. Urte batzuk geroago proba bera egin zidan, eta egiten ari nintzena eta bere mugimenduak eta egiten zuen guztia ulertzen nituenez, ordu

Deszentrazioa

  DESZENTRAZIOA: Haur batek objektu edo egoera baten ezaugarri jakin batean bere arreta guztia jartzen duenean gertatzen da, eta horren ondorioz, automatikoki deszentratu egiten du gainerakoengandik. Ume ek, normalean, jostailu bat aurrean jartzen diezunean, jostailu horri bakarrik erreparatzeko joera izaten dute, baina ez jostailuaren inguruan dutenari eta horrekin batera, arrazoibide distortsionatua erabiltzera eramaten ditu, hori err ealitatearekin bat ez datozen pentsamenduak edo ideiak dira, geure buruari buruzko pentsamenduak eta, batez ere, inguratzen gaituenari buruzkoak, errakuntzara eraman ohi gaituzte, eta horrek eragin handia du gure umore- edo autoestimu-egoeran.  Piagetek dioen bezala, ume nagusiago bat bere arreta deszentralizateko gai da, eta baita arazoak konpontzeko edota egoerei aurre egiteko ere. Umeak, gehiago hazten doazen bitartean, objektuen ezaugarri guztiak izango ditu kontuan edota modu globalago batean ulertuko ditu. Esate baterako,   zure semeari fruitu ba

Haurtzaroaren egozentrismoa

EGOZENTRISMOA Beti entzun dut haurrak egonzentrikoak direla eta pertsona nagusiak berekoiak direla beraz, gaurko artikulu honetan horri buruz hitz egitera nator; hau da, haurren egonzentrismoari buruz. Haurrek, jaioberriak izan edo 7 urte izan, gurasoek edo haien inguruan dagoen jendeak kasu egitea nahi dute, hau da, inguruko jendearen arreta erakarri nahi dute, kasu egin diezaieten. Horregatik, haietako asko, negar egiten hasten dira nahi dutena lortzen ez dutenean edo inork jaramonik egiten ez dienean eta ondorioz, azkenean, haiek benetan nahi dutena lortzen dute; besteek, haien arreta eurengan jartzea.  Ume askok, uste dute, beste pertsona guztiak ere, beraiek duten bezalako pentsamendu eta iritziak dituztela, baina hori argi dago horrela ez dela. Piagetek, beraz, "egozentrismo" hitza alde batera utzi zuen, eta "zentrazio" hitza erabiltzen hasi zen. Horretaz gain, haurrek, hizkera egonzetriko bat dutela ere esango nuke; hitz egiterakoan bere buruaz baino hitz egi

Jaioberria

  JAIOBERRIA: Zer da jaioberri bat?  Haurrak hilabete bat bete baino lehen jasotzen duen izena dela esango nuke. Bizitzako lehen bi edo hiru asteetan, haurrak hainbat aldaketa izaten ditu amatik kanpoko bizitza berrira egokitzeko. 9 hilabete umetokian egon ondoren azkenean mundura iristen da. Erditzea eta gero, haurtxoa ikusi bezain laster, normalean, hainbat komentario entzuten ditu amak adibidez, "aitaren antza du" eta horrekin batera jaioberriaren ezaugarriak datoz:  -Jaioberriaren itxura:   Hezur malguak izaten ditu, abdomen handitua, beso/hanka/enbor oso txikiak eta oso buru handia, azal biguna,... -Jaioberriaren menpekotasuna:  Izaki bizidunetan, giza jaioberria da alde handiz bere zaintzaleen menpekoena bizirauteko. Eta gizaki helduaren arabera, jaioberriak bereizgarri batzuk izaten ditu.  -Indibidualitatea: Giza organismoek ezaugarri geneotipiko eta fenotipikoen konbinaketa dute eta bakoitzaren konbinaketa bakarra da, horregatik, haur bakoitzak bere ezaugarriak ditu.

Dibortzioa/Banaketa

  DIBORTZIOA Egia da duela urte asko, emakume askok tratu txar fisikoak eta psikologikoak jasaten zituztela, eta beraietako askok, gauzak isiltzen zituztela, hau da, beren bizitzarekin jarraitzen zuten eta ez zuten inori gertatzen zitzaiena kontatzen; eta horrekin batera, baliabide ekonomikorik eta familiaren eta gizartearen laguntzarik ezak banantzea eragozten zuten. Baina gaur egun gauzak aldatu dira, eta asko. Gaur egun,  lehenengo zailtasunen aurrean, bikote-harremana eten eta azkar bilatzen da ordezkapen bat.  Gainera, bikote batean eragina izan dezake, halaber, bikoteko bi pertsonetako batek beste pertsona batekin egotea.  Hori alde batera utzita, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea dibortziatzeko faktore asko daudela, baina arazorik komunenetako bat bikote-eztabaidak dira. Azken finean, eztabaiden ondorioz, harremana higatu egiten da eta bi pertsonetako bat egoeraz nekatzen da.  Eta horretan zentratu nahi dut gaur, bikote-eztabaidetan. Adibide batekin hasiko naiz horrelako esp

Erreflexuak

  ERREFLEXUAK Klasean hainbat kontzeptu ikasi ditugu orain arte, hain zuzen ere, jaioberrien erreflexuak beraz,gaurko artikulu honetan horri buruz hitz egingo dut .  Zer dira jaioberrien erreflexuak? Erreflexuak, nerbio-sistemak estimulu espezifikoei ematen dien erantzun automatikoa eta aurreikus daitekeenak dira. Instintu naturalak dira umeentzat, esperientziaren bidez ikasi gabeak. J aioberrien erreflexu gehienak desagertu egiten dira hilabete gutxi batzuetan, urtebetera, haurra heldua delako.  Jaioberri baten erreflexuak behatzea garrantzitsua da eta hurrengo bideo hau utziko dut hemen, hobeto ikusi edota ulertzeko erreflexu horiek: https://www.youtube.com/watch?v=ybHbe25WISg Hori ikusita, jaioberriek hainbat erreflexu dituztela esan dezakegu, gainera erreflexu mota horiek, bi zatitan banatzen dira, alde batetik, iraunkorrak; eta bestetik, aldi baterakoak.  Gainera, erreflexu horiek bi zatitan sailkatu ahal ditugu; - Erreflexu iraunkorrak:  Umea jaiotzen den momentutik, amaren barru